5 dortsal ditugu jokoan Bilbao Night Marathon lehiatzeko, 50 herrialdetik gorako korrikalariak batuko dituen gau-lasterketa ikusgarria

5 dortsal ditugu jokoan Bilbao Night Marathon lehiatzeko, 50 herrialdetik gorako korrikalariak batuko dituen gau-lasterketa ikusgarria

1 min.

5 dortsal ditugu jokoan Bilbao Night Marathon lehiatzeko, 50 herrialdetik gorako korrikalariak batuko dituen gau-lasterketa ikusgarria

Apuntatua data: 2019ko urriaren 19a. Oroitzeko erraza da, ezta? Eta Bilbao Night Marathon-en parte hartzen dutenentzat oroitzeko zaila izango da. Izan ere, gau horretan Bilbo korrikalariz beteko da eta horrez gain kontzertuak egongo dira, kale animazioa, su artifizialak eta giro ezin hobea. Etorri nahi duzu aurten? 5 dortsal ditugu eta oso erraza da horietako bat lortzea.

Utzizkiguzu zure datuak inprimakian eta datozen egunotan egingo dugun zozketa irabazten baduzu geu jarriko gara zurekin harremanetan dortsala nola jaso beharko duzun azaltzeko. Blog honetan bertan ere argitaratuko ditugu gainera irabazleen izenak. Ez duzu ezer egin behar. Entrenatzea, besterik ez!

Lasterketa San Mames aurreko zelaigunean hasiko da eta Guggenheim Museoan bukatuko da. Hiru distantzia aukeratu ahal izango dituzu: maratoia (Estatu bakarrean gauez egiten den bakarra), maratoia erdia eta 10 kilometroko lasterketa pirata. Ibilbidea ikusgarria izango da eta hiriko kale nagusiak zeharkatuko ditu: Guggenheim, Euskalduna, Gran Vía, Arriaga Antzokia, Alde Zaharra, Udaletxea eta Isozaki Dorreak, beste batzuen artean. Inoiz ez baduzu parte hartu, begiratu promozio bideoa eta ziur animatzen zarela.

Gogoa piztu zaizu, ezta? Urtero babesten dugun lasterketako bat da, gure gizarte erantzukizunaren parte baita herri kirolak sustatzea eta bultzatzea. Aurten zeu ere bertan egotea espero dugu.

Beraz, badakizu, utzizkiguzu zure datuak eta… hasi entrenamendua!


Zein da zure erreakzioa?