LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien maiatzeko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien maiatzeko gomendioak

4 min

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien maiatzeko gomendioak

 

Maiatzarekin udaberria eta zoriona datozenez, pozari buruzko liburu zoragarri bat proposatzen dizuegu, Irrimola, Maite Mutuberria ilustratzaileari Euskadi Saria eman zion liburu benetan biribila. Teatroaren plazerak deskubritu nahi badituzue, Donostiko Gazteen Antzerki topaketetara hurbildu zaitezkete edo zinemara joan, Dragoi-jagolea ikustera eta Txina Inperialean bizi zen azken dragoiaren abentura disfrutatzera. Bideo-jokoekin jolastea gustatzen bazaizue, euskaraz eskaintza zabala duzue eta jolasteaz gain, bideo-jokoak programatzen ikasi nahi baduzue, Udako Campus Teknologikoan izena eman dezakezue. Eta maiatzean urtebetetzeren bat ospatu behar baduzue, adi Bilboko Itsasmuseumek eskainten dizuen planari eta zorionak, gure partetik ere!

Literatura

Irrimola

2 urtetik aurrerako haurrek emozioak kudeatzen ikasteko Kuku! bildumarako egin zuen Maite Mutuberria ilustratzaileak Euskadi Sari bat eman zion Irrimola, poza bera bezain biribila den liburu ezohiko bezain ederra

Jaialdia 

Gazteen Antzerki Topaketa

Ikusle eta sortzaile gazteak teatrora erakartzeko helburuarekin sortu ziren antzerki topaketen 35. edizioa maiatzaren 14an abiatuko da, hilabete iraungo du eta aukera asko eskeini dizkie gazteenei haien adineko jendeak egindako teatroaz gozatzeko.

Zinema

Dragoi-jagolea

Zinema Euskaraz ekimenari esker, Dragoi-jagolea, Txina Inperialeko azken dragoiaren eta ihes egiten laguntzen dion neskatoaren istorioa, euskaraz emango da Igorren, maiatzaren 19an, eta  maiatzaren 24an iritsiko da aretoetara Jungle Bunch 2 filmaren euskarazko bertsioa. 

Bideojokoak

Gamerauntsia

Entretenimendura zuzendutako euskarazko bideojoko guztiekin osatutako zerrenda honetan euskaraz merkaturatuko guztiak ageri dira eta beste hainbat euskaraz disfrutatu ahal izateko itzulpen ez ofizialak ere bai.

Udalekuak

Udalab 2024

Kode Eskolak Udako Campus Teknologikoaren 10. edizioa antolatu du, 5-16 urte arteko haur eta gazteen ezagutza eta burujabetza digitala sustatzeko, era guztietako jolas eta gailuen bidez, bideo-jokoak, Minecraft, scratch, robotika, webguneak, 3D inprimagailuak, etabar.

 

Museoa

Urtebetetzea Itsasmuseumen

Museoaren gela didaktikoa bisitatzeaz gain, 6-9 urteko haurrek urtebetetze askari berezia ospatu dezakete Bilboko Itsasmuseumen, altxorraren bilaketa eta bestelako jolasak lagunekin konpartituz.

 

 


Zein da zure erreakzioa?