Aita Larramendiren “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak

Aita Larramendiren “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak

2 min.

Aita Larramendiren “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak

Aita Larramendi jesuitaren Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín obratik duen alea Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak, 10 urterako. Horrela, Euskaltzaindiko ikertzaile eta adituek eta, oro har, herritarrek, esku-eskura izango dute hiztegi hori, euskal kulturako legatu garrantzitsuenetako bat.

Hiztegia 1745ean argitaratu zen eta esan daiteke euskararen ondareko piezarik garrantzitsuenetako bat dela; izan ere, euskal literaturan izan duen eragina ukaezina da. Hori dela eta, Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiaren esku jarri nahi izan du obra baliotsu hori, ondo zainduta dagoela eta kontsulta daitekeela bermatzeko.  Hala, hemendik aurrera, Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegia izango da hiztegi historikoaren egoitza.

[caption id="attachment_2054" align="aligncenter" width="500" caption="Txomin García, Euskadiko Kutxaren presidentea; Andres Urrutia, Euskaltzaindiaren presidentea; Julio Gallastegui, Euskadiko Kutxaren zuzendari nagusia"]Txomin García, Euskadiko Kutxaren presidentea; Andres Urrutia, Euskaltzaindiaren presidentea; Julio Gallastegui, Euskadiko Kutxaren zuzendari nagusia[/caption]

Azkue Liburutegia Euskaltzaindiaren egoitzan dago, Bilbon. Bertan Aita Larramendiren beste obra batzuk ere daude ikusgai. Horietako batzuk egilea bizirik zegoela argitaratu ziren eta beste batzuk, berriz, hil eta gero. Orobat, beste egile batzuek jesuitaren obrari buruz egindako lanak ere bertan daude erakusgai.

Facsimileak eta bertsio digitala

Hiztegia behar bezala kontserbatzeko, Euskadiko Kutxak digitalizatu eta 200 faksimile argitaratu ditu. Horietako batzuk ere Euskaltzaindiaren esku daude, interesatuek erabil ditzaten, jatorrizko liburuak -1745ekoa- inolako kalterik jasan gabe.

Horrez gain, hiztegiaren bertsio digitala ere laster egongo da eskuragarri Euskadiko Kutxaren eta Euskaltzaindiaren webguneetan. Horrela, gure ondareko lan hori kontsultatu eta ikertu ahal izango da munduko edozein bazterretatik.

Bitartean, hemen ikus dezakezue:

Euskararekiko konpromisoa eta Euskaltzaindiarekiko harremanak

Kultura-ekarpen hori Euskadiko Kutxak euskara bultzatu eta normaltzeko hartutako konpromisoaren barruan kokatu beharra dago. Ildo horretan, Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiarekin dituen harremanak ere ez dira berriak; izan ere, dagoeneko hainbat proiektutan jardun dute bi erakundek elkarlanean.

Duela urtebete, adibidez, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu zuten. Lan hori 1986ean hasi zen eta, guztira, 4.000 grabaketa-ordu baino gehiago barne hartzen ditu.


Zein da zure erreakzioa?