LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko iraileko proposamenak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko iraileko proposamenak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko iraileko proposamenak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Irailerako uzta ederra prestatu dugu! Denetarik ekarri dugu, ikusentzunezkoak, lehiaketak, jolasak, eta gurasoentzako tresna erabilgarriak. Hasi, superheroiekin hasi gara, batzuk New Yorkeko estolderietatik atera eta ninjaz jantzita etorri zaizkigu Makusira eta beste batzuk Donostiara joango dira, hilaren bukaeran, kale antzerkia egitera. Horrez gain, musika klasikoa inoiz ez bezala entzuteko eta gozatzeko aukera emango dizuen podcast oso berezi bat ekarri dizuegu, eta haurrentzako lehiaketa entretenigarriak sortzeko tresna ezin errazago bat. Azkenik, guraso eta helduentzako bi gida ditugu, bideojokoen inguruko beldurrak uxatzeko eta Euskal Herriko edozein lekutan zaudela, jolasteko toki atseginak topatzen laguntzeko.

 

🎥 Telesaila

Ninja dordoka mutanteak

Komikietan sortu ziren baina Leonardo, Raphael, Michelangelo eta Donatellok berehala egin zuten jauzi ninjutsu estiloan New Yorkeko estoldetatik telebistara, zinemara eta bideojokoetara eta gaizkileen kontrako abentura berriekin iritsi dira orain Makusi plataformara.

 

🎭 Antzerkia

Superheroiak

Irailaren 27an, bere azken ikuskizuna eramango du Donostiara Erre taldeak eta bertan bilduko dira -Altzako kiroldegiko plazan, eguraldiak laguntzen badu, edo Tomasene Kultur Etxean, euria egiten badu-, aspaldi desagertu zen Adore Akademiako superheroiak.

 

🎙️ Podcasta

Hiru, bi, Bach!

Euskal Herriko Gazte Orkestrak 2024an emandako kontzertu bat erabilita, puzzle baten antzera zatitzen du podcast honek Beethovenen “Zazpigarren sinfonia”, eta modu erakargarrian eta berritzaileen aztertzen du, musika klasikoa gazteei hurbiltzeko asmoz.

 

🏆 Jolasak eta lehiaketak

Asmazank

Kahoot sistema ezaguna erabiltzen duen plataforma honi esker, gurasoek, hezitzaileek, begiraleek edo haurrekin lan egiten duen edonork sortu ditzake umeentzako jolasak edo dagoeneko plataforman eskuragarri daudenak erabili.

 

🤸‍♀️ Aisialdia

Jolasparkeak

2017an sortu zuten Goiena, Olgeta eta Txatxilipurdi elkarteek webgune hau eta ordutik eguneratzen joan da, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako jolasgune, jolasparke, urgune eta heziguneak biltzeko, eta familiei, hezitzaileei eta haurrei laguntza emateko.

 

🎮 Bideojokoak

Bideojokoei buruzko gurasoentzako gida

Euskal Herrian, hiru gaztetik birentzat eguneroko jardueren parte dira bideojokoak, eta familia askotan, erabilera horrek beldur handiak eta ugariak sortzen dituenez, Game Erauntsia webguneak gida erabilgarri hau prestatu du, haur eta gazteen guraso eta zaintzaileentzat.


Zein da zure erreakzioa?