
Anoetako Udalak Euskadiko Kutxa zoriondu du euskararen alde egiteagatik
2009-07-29
Anoetako Udalak Euskadiko Kutxa zoriondu du euskararen alde egiteagatik
Galtzaundi euskara elkarteak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta UEMAk Tolosaldeako herrietako buzoietan jasotako propaganda agirien azterketa egin dute. Anoetako Udaleko Euskara Batzordeak Euskadiko Kutxa zoriondu du, bidalitako agirietan euskarak eta gaztelaniak pareko presentzia izateagatik.
Horrez gainera, www.cajalaboral.com webgunean euskaraz nabigatzeko aukera emateagatik ere zorionak jaso ditu Euskadiko Kutxak.
Euskadiko Kutxaren gizarte konpromisoa
Euskara eta euskal kultura betidanik izan dira Euskadiko Kutxaren konpromisoaren lehen mailako helburu. Konpromiso hori euskararen eta euskal kulturaren sustapenaren eta normalizazioaren aldeko ekimenetan islatzen da. Horren adibide dira, besteak beste, Eusko Ikaskuntza eta Vasco Universal sariak.Zein da zure erreakzioa?