LABORAL Kutxaren appetik eta Online Bankatik aldizkako transferentziak nola egin azalduko dizugu
2019-01-10
LABORAL Kutxaren appetik eta Online Bankatik aldizkako transferentziak nola egin azalduko dizugu
Denok gogaitzen gaitu, hilero, jabekideen erkidegoari transferentzia bera agintzeak edo, hamabost egunez behin, ingeleseko eskolen zenbatekoa ordaintzeak. Horregatik, denboran behin eta berriz errepikatzen diren transferentziak programatzea errazagoa izateko ahalegina egin dugu LABORAL Kutxan.
Aldian behingo transferentzia egitea sinplea da
Aldian behingo transferentzia bat programatzea transferentzia puntual bat egitea bezain sinplea da.1. Sartu Online Bankaren webgunean edo gure appean.
2. Aukeratu “Transferentzia egin” goialdean. Beste aukera bat hauxe da: dirua bidaltzeko erabiliko duzun kontuan sartu eta beheko eskuinaldean dagoen + ikurrean klik egitea.
3. Jatorrizko kontua eta helburuko kontua aukeratu ondoren, “Aldizkakotasuna” izeneko eremu bat ikusiko duzu. Hura markatzen ez baduzu, transferentzia puntual bat bakarrik egingo duzu. Baina, beste data bat (edo batzuk) ere adierazteko aukera ere izango duzu. Gainera, zabalgarri horretan bertan, transferentzia noiz errepikatu ere adieraz dezakezu:
- Astero
- Hamabost egunez behin
- Hilero
- Hilabete amaiera bakoitzean
- 2 hilero
- 3 hilero
- 4 hilero
- 6 hilero
- Urtero
4. Kito!
Erraza da, ezta? Oso aukera gomendagarria da behin baino gehiagotan egin behar ditugun eta ahaztu egin ditzakegun ordainketa horiek guztiak kudeatzeko. LABORAL Kutxak transferentzia horiek egingo ditu dagokionean, eta Postamail edo mugikorreko alerta-zerbitzuaren bidez jakinaraziko digu.
Zein da zure erreakzioa?