Euskadi Fundazioaren bizikleta bat zozkatuko dugu, urte arrakastatsua ospatzeko

Euskadi Fundazioaren bizikleta bat zozkatuko dugu, urte arrakastatsua ospatzeko

3 min.

Euskadi Fundazioaren bizikleta bat zozkatuko dugu, urte arrakastatsua ospatzeko

2021a urte itzela izan da txirrindularitzaren zale guztientzat, batez ere magenta, berenjena eta berdea maite dituztenentzat… Ba al dakizu nortaz ari garen? Ba LABORAL Kutxa Team talde ziklistako neska-mutilez, ezin hobeto dabiltza eta.

Hasteko, 2021ean neskak nazioarteko kategorian hasi dira lehiatzen, UCI Women´s Continental Team taldearekin. Ospe handiko lasterketetan hartu dute parte dagoeneko; besteak beste, Donostiako Klasikoan, Durangoko Klasikoan eta Espainiako Vueltan. Gainera, aurten lehenengo garaipena lortu dute LABORAL Kutxak Euskadi Fundazioarekin bat egin zuenetik. Bikaina.

Hori gutxi balitz, mutilek 17 garaipen eskuratu dituzte, eta txirrindularitzan Euskadi punta-puntakoa dela erakutsi dute. Eta horretaz guztiaz gain, LABORAL Kutxaren maillot magenta, berenjena eta berdea jantzi duten hiru txirrindularik profesionalen mailara jauzi egin dute beren ametsetako taldearen eskutik: Euskaltel Euskadi.

Orbea bizikletaren zozketan parte hartzeko

Ikusten duzunez, badugu zer ospatu, eta horretarako, Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren Orbea Orca OMX bizikletaren zozketa prestatu dugu, gure txirrindulari-taldearekin bat egin dezazun eta gure koloreak errepidera eraman ditzazun. Parte hartu nahi duzu? Erraza da:
  • Jarraitu @LABORALkTeam taldeari gure Twitter, Facebook edo Instagram sareetan.
  • Aipatu zure txirrindulari-taldeko norbait
  • Eta, batez ere, harpidetu gure txirrindularitza-newsletterrera zozketan izena emateko inprimakiaren bidez: esteka honetan aurkituko duzu.
Oraindik gehiago nahi baduzu, egin bat gure tropelarekin Strava-n; sasoian egoteaz gain, zure bilakaera egiaztatuko duzu eta kirol-erronka eta -lehiaketa ugari izango dituzu eskura.

Txirrindularitza: gizarte osasuntsuagoa lortzeko baliabidea

Badakizu, txirrindularitza gure DNAn daramagu. Entitate gisa ditugun balioetako asko partekatzeko gune komuna dela uste dugu: talde-lana, hobetzeko gogoa, ahalegina, berdintasuna, partaidetza eta abar. Horregatik, duela zenbait urte Fundazioko oinarrizko txirrindularitzaren aldeko lanari ekin genion.

Baina, kirolaren alderdiaz gain, mugikortasun jasangarriagoa eta jendarte osasuntsuagoa lortzeko ere bizikletaren erabilera funtsezkoa dela deritzogu. LABORAL Kutxan horren aldeko apustu sendoa egin dugu, eta etorkizun hobearen alde borrokatzen duen entitate gisa, garapen jasangarriko helburu hori ere betetzeko konpromisoa dugu.


Zein da zure erreakzioa?