Arrasate-Udalatx III. mendi-probarako bi dortsal zozkatuko ditugu

Arrasate-Udalatx III. mendi-probarako bi dortsal zozkatuko ditugu

1 min.

Arrasate-Udalatx III. mendi-probarako bi dortsal zozkatuko ditugu

Hauek dira irabazleak:
  • Javier Rodríguez Montoya
  • Gaizka Mardaras García
Zorionak!

Zure datuak. Izen-abizenak eta NANa. Eta helbide elektroniko edo telefono-zenbaki bat, zurekin harremanetan jartzeko. Hori da goian ikusten duzun inprimakian bete behar duzun guztia. Ez dugu besterik behar antolatu dugun azken kirol-zozketan zure izena emateko. Oraingoan, Arrasaten hirugarren urtez egingo den mendi-proba baterako bi dortsal daude jokoan. Inskripzio ofizialak agortuta daude dagoeneko, eta itxarote-zerrenda dago. Hortaz, kanpoan geratu bazara, zozketan izena ematera animatzen zaitugu. Probak merezi du, zalantzarik gabe.

21 kilometroko ibilbideak paisaia ikusgarriak zeharkatzen ditu Gipuzkoa eta Bizkaia artean, eta ibilbidean zehar Anboto eta Aramotz mendien gailurrak ikusi ahal izango dira. Mendi-proba Arrasateko Erdiko plazan hasiko da; baita amaitu ere. Proba-eguna ezin hobea da klimaren aldetik: apirilaren 2a. Zalantzarik baduzu, begiratu aurreko urteetako argazkiak, Mondraitz kirol-talde antolatzailearen webgunean. Parte hartzeko gogoa emango dizute. Eta zalantzan jarraitzen baduzu, aurtengo sustapen-bideo liluragarria ikustera gonbidatzen zaitugu.

https://vimeo.com/185825671

LABORAL Kutxarentzat oso proba berezia da, Arrasaten egiten baita, eta bertan ekin genion geure jarduerari eta bertan dugu geure egoitza nagusia. Arretaz jarraituko dugu zer gertatzen den, herri-lasterketak, mendi-maratoiak edo triatloi-probak babesten ditugun guztietan egiten dugun bezala. Izan ere, oinarrizko kirolaren babesa gure gizarte-ekintzaren zutabe nagusietako bat da. Kirola egitea atsegin baduzu, jarrai gaitzazu Twitterren, Facebooken eta Instagramen, horietan zozketa eta sustapen guztien berri emango dizugu eta.

Zer diozu? Elkar ikusiko al dugu Arrasaten?


Zein da zure erreakzioa?