
Asmatu LaboralQuiz-eko 16 galdera eta irabazi iPadak eta Forum Sport-erako txartelak!
2015-06-16
Asmatu LaboralQuiz-eko 16 galdera eta irabazi iPadak eta Forum Sport-erako txartelak!
EGUNERATUTA 2015/06/30: Aurten parte hartzeko epea bukatu denez kendu egin dugu Facebook-eko aplikazioa. Datorren urtean ikusiko dugu elkar!Lehiaketak betidanik gustatu izan zaizkizun horietakoa zara? Artzain-jokoan ere egin dituzu tranpak, ez galtzeagatik? Ostiraletan “1, 2, 3…” ikusi ostean joaten zinen ohera? Bazkaltzera esertzen zarenean, Jordi Hurtado duzu beti telebistan? Trivial Pursuit-eko gaztatxoa lortzea horietako bat ogi artean jatea baino gehiago gustatzen zaizu? Bada, orduan, LaboralQuiz-era jolastu behar duzu, aurten bigarren edizioa betetzen duen eta opari eder bat irabazteko aukera eskaintzen dizun jokoa."Eguneratuta 2015/07/03: Ainara, Fatima, Aritz, Yoli eta Iraia, zorionak! Gure zozketa irabazi duzue eta berehala jasoko duzue LABORAL Kutxaren komunikazioa
Zertan datza jokoa?
Mugimendu kooperatiboari eta, kasuren batean, LABORAL Kutxari buruzko zure ezagutza probatzeko galdeketa honetako 16 galdera asmatu behar dituzu. Sozietate mugatu edo anonimo baten eta kooperatiba baten ezaugarrien arteko bereizketa egin dezakezula uste duzu? Nola bozkatzen da kooperatiba batean? Erantzunak asma ditzakezula uste baduzu... jokatu! Pertsona batzuek egin dute dagoeneko, lehiaketan parte hartzera eta beren ezagutzak probatzera gonbidatu ditugun blogariek, alegia. Orain zuei dagokizue, lehiaketen “jarraitzaileei”.
Ba al daude komodinak?Jakina! Baina ez dira deiaren komodin famatua bezain estresagarriak. Galderaren baten erantzuna ez badakizu, LaboralQuiz-ek 2 komodin emango dizkizu. Gainera, horiekin joko-esperientzia partekatu ahal izango duzu sare sozialetako zure kontaktuekin. Hemen,
LaboralQuiz-en orrian, lehiaketaren oinarri guztiak kontsulta ditzakezu. Eta sariak
16 erantzun baino gehiago asmatzen dituzten parte-hartzaileen artean 5 iPad zozketatuko dira. Gainera, LABORAL Kutxako bezeroak badira, Forum Sport-en 100 euroko txartel bat irabaziko dute.
Lehiaketa amaitu ostean, beren izena eta rankingeko postua agertzen diren diploma-irudi bat bidaliko zaie lehen sailkatuei, eta beste bat gainerako parte-hartzaileei: "LABORAL Kutxaren 2015eko Quiz jokoaren parte-hartzailea".
Partaidetza animatzeko...Telebistako lehiaketen historian izan diren momentu handien hautaketa txiki bat egin dugu. Diotenez, 1938ko maiatzaren 31n hasi zen dena, BBC katearen Spelling Bee izeneko ekoizpen batekin, parte-hartzaileek ingelesezko hitzak letreiatzeko zuten gaitasuna saritzen zuena. Ordudanik... denetik gertatu da!
- Batzuek “lehengo” lehiaketak botatzen dituzte faltan, aurkezle tximeletadunak zituzten eta lehiakideen ezagutzekin eta ahaleginarekin lotutako sariak ematen zituzten lehiaketak, hain zuzen.
- Beste batzuek nahiago dituzte lehiaketa “modernoak”. Horietan, pertsona batzuek hainbat gauza aitortu izan dituzte sariaren truke, beren senarraren ordez beste pertsona batekin ezkonduta egon nahiko luketela, adibidez. Gustuei dagokienez...
- Lehiakide guztiek Enrique Chicotek lortutako sariaren gisako bat eskuratu nahiko luketela pentsatzen dugu. Izan ere, hark 50 milioi pezeta (300.000 euro) irabazi zituen "¿Quién quiere ser millonario?" lehiaketaren bertsio espainiarrean, 15 galdera erantzun eta deiaren komodina eskatu ostean. Hori bai, komodina ez zuen laguntza eskatzeko erabili, emazteari azken erantzuna ezagutzen zuela jakinarazteko baizik.
- Ba al dakizu nola izena duen Erresuma Batuan duela gutxi ehizatzea debekatu duten kolore arre-gorrixkako ugaztun kanido eta txikiak? “Pasapalabra” pentsatu baduzu, seguruenik ez zenuen izen bereko lehiaketan pilatutako 2.190.000 euroko potea irabaziko, lehiakide honek egin zuen moduan. Haren lehenengo erreakzioa? Hurrengo egunean lanera joan ala ez erabakitzea!
Lehiaketek gauza ugari erakutsi dizkigute. Erantzun oker bat zuzen bat baino askoz barregarriagoa izan daitekeela, adibidez. Baita lehiakideentzat ere. Telebista amerrikarraren historian hanka-sartze onenetako batzuk pilatzen dituen bideo honetako lehen emakumeak oraindik ez du jakingo zergatik erantzun zuen “iraila” honako galdera hau egin ziotenean: Emakumeei haurdunaldiko zein hilabetetan hasten zaie haurdun daudela nabarmentzen?
- Baita, behin entzun ostean, burutik atera ezin daitezkeen sintoniak daudela ere. Honako hau TVEren historiako sintoniarik onena aukeratu zuten, baina gu ez gara hura entzun ostean gertatuko zaizunaren erantzule egingo.
- Eta jakina, parodiatu ezin daitekeen lehiaketa batek izen hori merezi ez duela ikasi dugu. Inondik ere ez.
- Lehiatzeak bizitza alda diezazuke, gutxienez profesionala.
Baina, batik bat, munduko lehiaketarik bitxienak Japonian egiten direla ikasi dugu. Lehiaketa hau aukeratu dugu: lehiakideei oin azpiko lurra desagertu egiten zaie eta komuneko libragailu batekin defendatzen dira. Baina badira bestelako lehiaketak ere!
Zein da zure erreakzioa?