Atlético de San Sebastián Elkartearen triatloietarako 3 zenbaki zozkatzen ditugu

Atlético de San Sebastián Elkartearen triatloietarako 3 zenbaki zozkatzen ditugu

1 min.

Atlético de San Sebastián Elkartearen triatloietarako 3 zenbaki zozkatzen ditugu

Hauek izan dira irabazleak: Naiara Casi Presa, Jose Manuel Navarra García,  Izaskun Salazar Badiola. Zorionak!

Euskal kirolaren udazkeneko egutegiko bi ekitaldirik garrantzitsuenak dira, zaletu ugari biltzen baitituzte. Eta 2016an, are arrazoi gehiagorekin, azken finean, Kirol Elkarte batek ez du urtero ospatzen Elkarteko kide batek Urre Olinpiar bat irabaztea, Maialen Chorrautek 2016ko Rioko Olinpiadetan egin duen bezala. Horrenbestez, aurten ez dago aitzakiarik. Triatleta bazara eta iraileko lasterketetan oraindik izena eman ez baduzu, aprobetxatu aukera.

Irailaren 25ean egingo den Onditz Oroituz triatloirako zenbaki 1 eta irailaren 24ko Emakumezkoen Triatloirako 2 zenbaki zozkatzen ditugu. Zuk inprimakia baino ez duzu bete beharko, eta gainerako guztia LABORAL Kutxan egingo dugu. Zozketan zure izena ateratzen bada, zurekin harremanetan jarriko gara, eta zuk Kontxako hondartzako irteera sinestezin horretan bakarrik pentsatu beharko duzu. Han zain izango gaituzu, hilabete amaieran. Animatu eta parte hartu!


Zein da zure erreakzioa?