Aukera: eta… babes pertsonalari buruz hitz egiten badugu?
2021-12-16
Aukera: eta… babes pertsonalari buruz hitz egiten badugu?
Babes pertsonalari buruz hitz egiten dugunean, defentsa pertsonalari edo guretzako nahiz gure ondasunentzako segurtasun-elementuei lotutako gaiei buruz hitz egin behar dugula uste ohi dugu. Baina, kasu honetan, beste ikuspuntu bat jorratzea proposatzen dizugu: lasaitasunean inbertitzea. Bizitzak ekar diezazkigukeen ezustekoen aurrean seguru eta babestuta sentituz bizitzea da lasaitasunean inbertitzea. Norberaren behar zehatzei erantzuteko babes-irtenbide egokia izatea da; izan ere, pertsona guztiak ez gara berdinak, ezta gure inguruabarrak ere, eta denok ez ditugu arrisku berberak geureganatzen edo kezka berdinak partekatzen. Oso garrantzitsua da bizitzan gure gain hartzen ditugun arriskuez jabetzea eta bizitzako egoera zailei aurre egiteko estaldura-maila ezagutzea; baina, egiten al dugu hori? Badakizu zer estaldura izango zenukeen bizitzako ezustekoren bat gertatuz gero? Badakizu zer prestazio publiko izango zenituzkeen kasu horretan? Badakizu prestazio horiek nahikoak izango ote liratekeen zure eta, dagokionean, zure familiaren ongizatea bermatzeko? LABORAL Kutxak berriki bezeroen artean egindako azterketa batean, zu bezalako hainbat pertsonak interesa agertu zuten zentzu horretan. Bezero horiek aitortu zutenez, ez dute zehatz-mehatz ezagutzen beren arrisku-maila, ezta bizi-estaldurak ere, eta onartu zuten garrantzitsua dela hobeto informatuta eta prestatuta egotea, ezusteko horien aurrean nola babestu erabaki ahal izateko. Hain zuzen ere:
- Nolabaiteko ezjakintasuna aitortu zuten Gizarte Segurantzako prestazioek bizitzako ezustekoen aurrean eskaintzen duten irismenari dagokionez, eta horri buruzko xehetasun gehiago jakiteko interesa agertu zuten.
- Aseguruek babes pertsonalaren esparruan eskaintzen dituzten estaldura-aukerei buruzko informaziorik ez zutela eta aukera horiek ezagutu nahi zituztela adierazi zuten.
- Azken finean, geure beharrak eta kezkak kontuan hartuta izan ditzakegun irtenbideak egokiak diren ezagutzeko gogoa azaldu zuten.
Eta horixe lortu nahi dugu AUKERAren bidez, gure Babes Pertsonal Espezializatuaren inguruko Aholkularitza Zerbitzuaren bidez.
Zer da Aukera?
Badakigu gai hauei buruz hitz egitea ez dela erraza; horregatik, LABORAL Kutxan erraz jarri nahi dizkizugu gauzak. Oinarrizko datu batzuk emanda, aseguruetako zure espezialistak informazio erabilgarria eta aholkularitza aditua emango dizkizu, eta, horiekin, benetan interesatzen zaizkizun babes-irtenbideei buruzko erabakia hartu ahal izango duzu. Zure AUKERA txosten pertsonalizatua eskuratuko duzu, eta, bertan, honako hauek izango dituzu:
- Zure babes publikoaren mailari eta estaldura pribatuari buruzko diagnostikoa.
- Oinarrizko babes-proposamena.
- Eta, nahi baduzu, zuretzako babes-proposamena.
Bizitza bizitzeko delako, aukeratu lasaitasunean inbertitzea.
Zein da zure erreakzioa?