Azaldu sanferminak 204 hitzetan eta hartu parte Kontakizun Laburren IX. Sariketan

Azaldu sanferminak 204 hitzetan eta hartu parte Kontakizun Laburren IX. Sariketan

2 min.

Azaldu sanferminak 204 hitzetan eta hartu parte Kontakizun Laburren IX. Sariketan

Sanferminetako Kontakizun Laburren IX. Sariketarako irudimena piztu!

Zenbat eta zenbat aldiz esan ote den ez dagoela sanferminak azaltzerik. Alabaina, azken buruan, hitz egiteko modua baizik ez da, festaren batek zer esana eta zer kontatua eman badu, Iruñeako santuaren festa izan baita. Izan ere, sanferminek euren eleberria ere badute, Nobel saridun batek idatzia, gainera. Festa horien literatur tradizioa ukaezina da beraz, eta orain zeuk ere parte hartzeko aukera duzu, mundu osoan ospetsua den festa horri buruzko Kontakizun Laburren IX. Sariketan parte hartuz.

San Ferminen Kontakizun Laburren IX. Sariketa

Lehiaketaren epea eta ezaugarriak

Ez duzu festari buruz aritzeko hitz askorik behar. Guztiz bestela. 204 hitz nahi ditugu, festak dirauen orduak bezainbeste. Gaia, agerikoa: Iruñean poztasuna nagusitzen den 9 egunetan sortutako bizipenak, esperientziak eta sentsazioak. Partaide bakoitzak kontakizun bat soilik bidal dezake, euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez idatzita. Maiatzak agintzen du epea, hilaren 31n gaueko hamabietan bukatuko baita. Parte hartzeko, izena online eman dezakezu sariketa IX. urtez jarraian antolatu duen San Fermin Blogean. Aurten LABORAL Kutxaren babesletzarekin izango da, baina Entitateak 2016ko eta 2015eko antolaketan ere hartu du parte.

Hiru sari, hiru kontakizun irabazlerentzat

Hiru sari izango dira: zati bat dirutan eta beste zati bat babesleen produktutan. 650 euro kontakizun irabazlearentzat, 350 euro bigarrenarentzat eta 250 euro hirugarrenarentzat. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 16an, ostiralez, jakinaraziko da, eta 10 lan finalistak lehiaketaren hiru hizkuntzetan argitaratuko dira, eta liburua doan banatuko da hiriko ostalaritza-establezimenduetan, liburu-dendetan eta liburutegietan. Azken hautapenera iristen ez diren lanak, berriz, San Fermin Blogean eta lehiaketaren sare sozialetan —Facebooken eta Twitterren— plazaratuko dira.

microrrelatos san fermin 2017 laburrak


Zein da zure erreakzioa?