Azaroa: denak ez du balio, denek balio dute

Azaroa: denak ez du balio, denek balio dute

1 min.

Azaroa: denak ez du balio, denek balio dute

Errugbia bizitzeko modu bat da Moisés San Mateos Escor Gaztedi errugbi-taldeko lehendakariarentzat. Klubaren egunerokoak eskatzen dizkion era guztietako zereginetan onginahi hutsez laguntzeko erabiltzen du bere astialdiaren zati handi bat.

Gaztedi taldea aitzindaria da errugbi inklusiboan. Hala, 2010az geroztik, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonak elkartzen ditu, kirol horretan denek baldintza berberetan parte har dezaten. Kirolaren bidez, horretan dihardutenei ongizate fisikoa, soziala eta mentala lortzen lagundu diete.

Era berean, jende asko errugbiaren inguruko estereotipo negatiboak ahaztu eta kirol horretara gerturatzea lortu dute. Izan ere, errugbia ‘denak balio duen’ kirola omen da, baina Gaztedin nahiago dute ‘denek balio dute’ esatea: “Errugbian, jokalari bakoitza beharrezkoa da, dituen ezaugarriak dituela, eta kirol horretan diharduten guztiak baliagarriak dira taldearentzat”.

Iragan abuztuan, Errugbi Inklusiboaren I. Mundu Txapelketan, espiritu inklusiboaren saria (txapelketako bi sarietako bat) lortu zuen Gaztedik, honelako balioak irakasteko egindako lanagatik: elkartasuna, diziplina, laguntasuna, osotasuna, grina eta errespetua.

Desberdintasuna, muga izan beharrean, balio bihurtzeko beste modu bat badela erakutsi du Gaztedik. Eta helburu hori beste esparru batzuetara eraman nahi du. Izan ere, “errugbian inklusioa posible bada, zergatik ez da izango bizitzaren beste esparru batzuetan?”, galdetzen dute.

Beste esteka interesgarri batzukErrugbi inklusiboari buruzko bideoaKirolak inklusioa esan nahi duenean: Gaztediren mundu-arrakastaren historia

Eta, jakina, gure egutegiko gainerako historiak.


Zein da zure erreakzioa?