Donostia 2016 Europar Elkarrizketak

Donostia 2016 Europar Elkarrizketak

2 min.

Donostia 2016 Europar Elkarrizketak

Donostia 2016 Europar Elkarrizketak Bilbora eta Iruñera eramango dituzte, LABORAL Kutxaren eskutik.

Bi hitzordu bakarrik gelditzen dira Donostia 2016 ekimenaren barruan, LABORAL Kutxaren babesarekin antolatu diren aurtengo Europar Elkarrizketei amaiera emateko. Eta ez dira Donostian izango, Bilbon eta Iruñean baizik. Apunta itzazu tokiak eta orduak: azaroaren 8an eta 22an, Azkuna Zentroan eta Baluarte Jauregian, hurrenez hurren. Apunta itzazu gaiak ere: Europa kosmopolitaren demokratizatzea, batetik, eta software librea, bestetik. Eta hizlariak: ESADEgeoko lehendakari Javier Solana, Daniel Innerarity filosofoa eta Richard Stallman programatzaile eta aktibista. Jarraian, jakin beharreko guztia kontatuko dizugu, etortzera anima zaitezen.

Donostia 2016 Europar Elkarrizketak

Zer da Europar Elkarrizketak zikloa?

Urtean zehar, eta Donostia 2016 ekimenaren programazioaren barruan, gogoetarako, europar eztabaidarako eta herritarren partaidetzarako erreferente berritzailea izateko asmoarekin antolaturiko zikloa. Hilero, gure ingurunean ditugun erronken eta gertatzen ari diren eraldaketen inguruan hausnarketa egiteko gunea izan da. Esan dizugunez, datorren abenduaren 15ean San Telmo museoan aurtengo zikloari amaiera eman aurretik beste bi ekitaldi izango ditugu.

Non izango dira hurrengo hitzaldiak?

Esan bezala, Donostiatik kanpo egingo ditugu. Azaroaren 8an Bilboko Azkuna Zentroan, eta azaroaren 22an Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian.

Zein gai jorratuko dituzte?

Azaroaren 8an, “Europa Kosmopolita: partekaturiko erronkak demokratizatzen” elkarrizketa egingo dute Bilbon. Azaroaren 22an, berriz, “Software librea, zaintza eta segurtasuna” izenburupean egingo dute zikloko azken elkarrizketa Iruñean.

Nortzuk izango dira hizlariak?

Azaroaren 8an, LABORAL Kutxak eta Bilboko Udalak babestutako elkarrizketan, Europaren demokratizatzeaz mintzatuko da Javier Solana. Gaur egun, ESADEko Ekonomia Globalerako eta Geopolitikarako Zentroko lehendakaria da, eta lehenago Europar Batasuneko Nazioarteko Politika Komuneko goi-ordezkari eta NATOko idazkari nagusi izan zen. Aldamenean izango du Daniel Innerarity, filosofia politiko eta sozialeko katedraduna eta Ikerbasqueko ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria.

Iruñeko hitzaldian, azaroaren 22an, Richard Stallmanek hartuko du parte. Programatzaile estatubatuarra software librearen aldeko munduko mugimenduaren sortzaileetako bat da.

Nola har dezaket parte?

Elkarrizketa guztietarako sarrera doakoa da. Beraz, 19:00etan lasai etor zaitezke Bilboko Azkuna Zentrora edo Iruñeko Baluarte Jauregira. Gainera, partaideek aldez aurretik galderak egiteko aukera izango dute, sare sozialen bidez (Facebook edo Twitter). Sareotan streaming bitartez eskainiko dituzte ekitaldiok.

Modu batera edo bestera… zain gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?