Babestu Save the Childrenekin dugun lankidetza, eta lagundu haurren pobreziari aurre egiten Euskadin

Babestu Save the Childrenekin dugun lankidetza, eta lagundu haurren pobreziari aurre egiten Euskadin

2 min.

Babestu Save the Childrenekin dugun lankidetza, eta lagundu haurren pobreziari aurre egiten Euskadin

Zer erosiko dugu, gure seme-alaba txikiak behar dituen betaurrekoak ala nagusiak behar dituen eskola-liburuak? Guraso batek ere ez lioke egin beharko galdera hori bere buruari, are gutxiago gurean, herrialde garatu batean. Halere, Euskadin, 57.000 haur baino gehiago bizi dira pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuan Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. 2014ko Gizarte Beharren inkestak adierazten duenez, gure inguruko haurren % 16k “ez du benetako ongizaterik”, hau da, arazoak ditu hezkuntzako, osasuneko, nutrizioko, aisialdiko eta denbora libreko bere beharrak betetzeko. Are txarrago: 2012tik 2014ra bitartean datuek txarrera egin dute. 14 urtetik beherako adingabeen pobrezia-tasak gora egin du, % 7,3tik % 9,5era.Zerbait egin dezakegun galdetzen badiozu zeure buruari, erantzuna baiezkoa da. Gure gizarte-lanaren barruan, LABORAL Kutxak Save the Childrenekin lankidetzan jardungo du. Hori erakunde independentea da, haurtzaroaren aldeko lanean munduko liderra. Hainbat hamarkada daramatza haurren pobreziaren zirkulua apurtzeko lanean. Bere ahaleginak, batez ere, haur guztien hezkuntza bermatzera bideratzen ditu, pobreziari aurre egin eta haurrak pobreziatik ateratzeko bizitza osorako. Nola? “Haurren pobreziaren aurkako borroka” programari esker. Horrek gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrei hezkuntza-babesa ematen die, eta aisialdi-jarduerak antolatzen ditu, horien ongizaterako eta garapenerako nahitaezkoak baitira. Epe luzeko helburua: horien bizitzetan berehalako aldaketa nabarmenak sortzea eta, beren egoera ekonomikoa gorabehera, nazioartean aitortzen zaizkien eskubideez gozatzeko aukera izatea.Programak bidea egiten jarraitzen du, bazkideek eskainitako laguntzari nahiz enpresa laguntzaileen eta administrazio publikoen laguntzari esker. LABORAL Kutxan, erabaki dugu taldeko ahalegin horren parte izatea.   Horregatik, erronka bat jarri diogu geure buruari; datozen bi hilabeteetan 1.500 euro lortzea. Bezeroa bazara, dagoeneko mezu bat jasoko zenuen posta elektronikoz dohaintza bat eskatzeko. Horrela ez bada, orain duzu aukera. Jasotzen den diru guzti-guztia Save the Childrenentzako izango da, eta 1.500 euro batzen baditugu, LABORAL Kutxak beste horrenbeste jarriko du 3.000 eurotara heltzeko.Lagunduko diguzu? Haurren pobrezia arazo handia da. Baina gauza asko egin daitezke. Dagoeneko egiten ari dira. Save the Childrenez eta LABORAL Kutxaz fio bazara, zenbateko txiki bat ematera gonbidatzen zaitugu.  5, 10 edo 25 euro, zuk nahi duzuna. Ez izan zalantzarik, diru hori egungo datuak hobetzeko erabiliko da, eta etorkizun hobea sortzeko.Sartu eta elkarlagundu: Hezkuntza haur pobreziaren kontra borrokatzea da

Pobreziaren aurkako borrokaren programan Save the Childrenek Euskadin egiten dituen jarduera batzuk2015ean, Save the Childrenek gizarte-bazterketako egoeran eta/edo arriskuan zeuden 600 haurri baino gehiagori lagundu zien Bilbon eta Vitoria-Gasteizen bere jarduerei esker.   Hona hemen egiten dituzten jardueretako batzuk.
  • Hezkuntza-arreta, eskola porrota txikitzeko.  Hezkuntza-laguntza, ikasteko teknikak eta eskolako lanak egiteko material egokiak (liburuak, Internet...) dituen haurrentzat egokituriko gunea eskaintzen ditu, besteak beste. Beharrezkoa denean, hezkuntza-laguntza indibiduala ematen du.
  • Save the Childrenek aisialdiko eta denbora libreko jarduera osasungarriak sustatzen ditu, haurrak sozializatzen eta horien autoestimua indartzen dituztenak.  
  • Gainera, arreta terapeutiko espezializatua eskaintzen die, bai psikologikoa bai beste espezialista batzuena, hala nola logopedena.
  • Azkenik, familia-arreta ere eskaintzen du. Banakako kontsultak eta berariazko lantegiak egiten ditu familiekin, gurasotasun positiboa sustatzeko eta etxeko bizikidetza hobetzeko.


Zein da zure erreakzioa?