Bat egin gure tropelarekin eta lagundu 50.000€ batzen #Pedalsolidarioak erronkan helburu sozial baterako

Bat egin gure tropelarekin eta lagundu 50.000€ batzen #Pedalsolidarioak erronkan helburu sozial baterako

2 min.

Bat egin gure tropelarekin eta lagundu 50.000€ batzen #Pedalsolidarioak erronkan helburu sozial baterako

Txirrindularitza atsegin baduzu, seguru ez COVID-19k ezta konfinamenduak, ez zaituztela egunero bizikletara igotzea saihestu kilometroak egiteko, arrabol baten gainean edo bizikleta estatikoaren gainean izanda ere.

Baina, zer esango zeniguke erronka bat proposatzen badizugu zure entrenamenduak animatzeko eta ere berean kausa solidario batekin elkarlanean aritzeko LABORAL Kutxaren eta Euskadi Fundazioaren eskutik? Zer iruditzen zaizu egiten duzun kilometro bakoitzeko, euro bat bideratuko dugula esaten badizugu pertsona behartsuenei laguntzeko? Animatzen zara?

Bada, prestatu elkartasunaren kolorearen maillota eta kulota, eta joan berotzen, Pazko Astean, apirilaren 13tik (astelehena) 19ra (igandea), Euskadi Fundazioko txirrindulariekin batera pedalkadak emateko LABORAL Kutxaren ekimen solidarioan. Helburu sozial honetan 50.000 euro lortzea dugu helburu. Egiten duzun kilometro bakoitzeko euro bateko dohaintza egingo dugu.

Erronka oso erraza da: tropeleko talderik solidarioena osatu nahi dugu, eta guztira 50.000 kilometro gehitu gure etxeetatik. LABORAL Kutxak kilometro horietako bakoitza euro baten bihurtuko du Elikagaien Bankuaren alde, gehien behar duten pertsonei laguntzeko; horrela, helburura iristen bagara, 50.000€ emango ditugu. Beraz, datorren astean egingo dituzun entrenamenduek helburu sozial eta asistentzial oso garrantzitsua izango dute, beharra duten familiei bideratuta.

Erronka honetan parte hartzeko, gauza pare bat baino ez dituzu egin behar: erregistratu Strava-n, hainbat diziplinatako kirolariak biltzen dituen sare sozial bat, erronkaren bilakaera neurtzeko erabiliko dugun tresna delako. Hori egin ondoren, LABORAL Kutxa Klubean sartu “unirte al club” botoia sakatuz. Jarduera bakoitza amaitzean,"editatu" botoian sakatzea baino ez duzu, eta izenburua aldatu: "#Laboralkutxa #pedalsolidarioak" jarriz. Eta prest! Automatikoki zure jarduera gure klubean erregistratuta geratuko da, gure kontagailura egindako kilometroak gehituta.

Oraindik ez baduzu tresna hau ezagutzen, Android eta IOSerako ere eskuragarri dagoena App bezala, jarrai itzazu hurrengo urratsak:

  1. Stravan erregistroa osatu ondoren, orriaren goiko ezkerraldean dagoen "bilatu" lupara joan, eta "klubak" kategoria hautatu.
  2. Gure klubaren izena idatzi, "LABORAL Kutxa", eta “unirse” botoia sakatu.
  3. Ibilbidea bukatu eta gero igo jarduera Strava-ra, "#PEDALSOLIDARIOAK #LABORALKUTXA" tituluarekin.
  4. Aste honetan zehar, Strava-n jarduera bat "igotzen" duzun bakoitzean, “#Laboralkutxa #pedalsolidarioak” hashtagekin izendatu jarduera.
Eta kitto!

Oraindik aurrera, zure kirolik gustokoena etxeko egongelatik, logelatik edo garajetik praktikatzen duzun bakoitzean, krisialdi honek gehien kolpatu dituen pertsonei laguntzeko ariko zara, egoera honetatik ateratzen lagunduko digun konfinamendua betetzen duzun bitartean.

Kirol honekin maitemindutako pertsona gehiago ezagutzen badituzu, espiritu solidarioa dutenak eta jendeari laguntzeko prest daudenak, anima itzazue LABORAL Kutxa Klubean izena ematera eta ekimen honetan parte hartzera, batez ere jaiegun hauetan. Erronka honetan parte hartzen duzuen guztion artean Euskadi Fundazioaren maillot bat zozketatuko dugu, baina batez ere, itxaropena eta elkartasuna banatzea dugu helburu. Zuen zain gaude!


Zein da zure erreakzioa?