Berriz berton!

Berriz berton!

1 min.

Berriz berton!

Bai, badakigu. Zuetariko askorentzat ez dira urteko egunik gozoenak. Bukatu dira oporrak, eskolara itzultzeko ordua etorri da, ohitura zaharrei heldu behar zaie… Guk geuk ere egin behar diogu aurre guzti horri baina, egia esan, ilusioz ekiten diogu ikasturte berriari. Badaukagu gogoa, abuztuko etenaren ondoren, gure bezeroekin eta irakurleekin egoteko. Hementxe izango gaituzue datozen hilabeteotan, zuontzako prestatu ditugun gaiekin. Urte hasieran galdetu genizuen blog honetan zer irakurri nahiko zenuketen eta emandako hitza betetzeko asmoa daukagu.

  • Negozio jabea zara edo izango zara eta zer-nolako eskubide eta betebeharrak izango dituzun jakin nahi duzu?
  • Ze aseguru izan beharko zenituen jakin nahiko zenuke?
  • Autonomoa zara eta ez dakizu ze gastu kitatu ditzakezun?
  • Atzerrira joango zara hilabete batzuetarako eta zure diru-kontuak nola antolatu jakin nahiko zenuke?
  • Kooperatiba bat jartzeko asmotan zabiltza eta beste enpresa molde batzuekin alderatuta ze abantaila dituen jakin nahi duzu?
  • Zure etxeko ekonomia kudeatzen lagunduko dizun aplikazio informatikoren baten bila zabiltza?
  • Galdetu diozu egunen baten zeure buruari zertarako balio duten kontsumitzailearen informaziorako bulegoak edo kontsumo ebazpenak?
Prest ditugu zurekin konpartitu nahi ditugun erantzun horiek eta beste asko.

Datozen hilabeteotan argitaratuko ditugu.

Zer diozu? Geratuko zara gurekin, ikasturteak dakarrenaz gozatzeko?


Zein da zure erreakzioa?