Bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu Gasteizko katedralean Sergio de Lope entzuteko, Kontzertuan eta Irekita zikloan
2017-09-14
Bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu Gasteizko katedralean Sergio de Lope entzuteko, Kontzertuan eta Irekita zikloan
- Carlos Dean Oses
- Mariano Hernando Vilarrodona
Begiratu zure agenda: libre al zaude irailaren 29ko gauean? Baiezkoa bada, idatzi zure datuak inprimakian; izan ere, leku ezin bereziago batean egingo den kontzertu oso berezi baterako sarrera bikoitz bat irabaz dezakezu. Oso erraza da zozketan parte hartzea: bete formularioa, eta kito. Irabazleetako bat baldin bazara, geu jarriko gara zurekin harremanetan eta sarrerak bidaliko dizkizugu. Hortik aurrera, hau besterik ez duzu egin behar: kontzertu berezi batez gozatu (Sergio de Loperenaz, alegia), leku zoragarrian —Gasteizko katedrala— eta ziklo paregabe batean —Kontzertuan eta Irekita—.
Kontzertu bikainak leku paregabean
Hilabeteak dira jada Kontzertuan eta Irekita zikloa euskal kulturaren eta musikaren alorrak girotzen ari dela, Gasteizko katedralaren ateak kulturari zabaltzea helburu dela betiere. OctOverren rock eta musika klasiko nahasketa izan zuen abiapuntu zikloak; ondoren, folka (Iñaki Plaza eta Germán Díazen emanaldiak); orain, berriz, flamenkoaren unea dugu: Sergio De Lope flauta- eta saxofoi-jotzailearena, alegia. Musika-estilo horretako izen sonatuetako bat dugu Sergiorena.
Haren azken diskoa (A night in Utrera) entzuteko aukera izango dute kontzertu horretara joaten direnek. Sevillako Flamenko Bienalean eta Flamenkoaren Andaluziako Institutuan aurkeztu zuen diskoa, zeina Flamenco en Ruta programarako hautatu baitzuten. Zenbait hiritan flamenko-emanaldiak antolatzen ditu programa ezin interesgarriago horrek; besteak beste, Iruñean, eta sekulako arrakasta izan du.
LABORAL Kutxaren DNAn dago kulturari laguntzea
Kreditu-kooperatiba eta MONDRAGON Taldeko partaide izaki, beste finantza-erakunde batzuk ez bezalakoak gara. Zertan nabaritzen den hori? Bada, irabaziak inbertitzeko moduan; gure lanak gizartean duen eraginean; gure gizarte-ekintzan; ikerketari, kirolari, hezkuntzari eta, noski, kulturari ematen diegun laguntzan… Gure iritzian, jendearen zerbitzura egon behar du diruak; kulturak, berriz, aisialdirako tresna zoragarria ez ezik, beste zerbait ere izan behar du: gure nortasuna lantzeko eta aberasteko, gizartea hobetzeko bide bat. Horregatik, era guztietako kultura-ekimenak eta -programak bultzatzen ditugu; besteak beste, Kontzertuan eta Irekita. Gure DNAn daramagu, izan ere.
Gogoratu, beraz: hilaren 29an inolako planik ez baduzu, idatzi zure datuak, eta… zorte on zozketan!
Zein da zure erreakzioa?