
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko abuztuko proposamenak
2025-08-04
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko abuztuko proposamenak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Abuztuan, euskal mitologian inspiratutako telesail berri baten berri dakarkizuegu; eta humanitateen interesa dituzuenoi interesatuko zaizuen podcast interesgarri bat, besteak beste, historian oinarritutako istorioak kontatzen dituena. Irakurzaleontzat abenturazko eleberri klasiko bat aukeratu dugu, irakurtzen ez dakien eta lau hankatan dabilen protagonista batekin, eta beste hainbat testu ere bai, garai eta genero askotakoak baina denak gogoangarriak eta denak irakasleak eta ikasleak gogoan hartuta bildu direnak. Gazteei eta ez hain gazteei interneten euskaraz komunikatzen lagunduko dien webgune lagungarri bat ere badugu, eta haurrei eta haurren gurasoei eguneroko zalantzak argitzen lagunduko dien beste bat.
📺 Telesaila
Euskal mitologian inspiratutako telesaila estreinatu berri du Makusi plataformak, Anbotoko Mariren botereak dituen izen bereko ikasle batek eta bere lagunek sorginen eta bestelako izakien kontra eman behar dituzten borrokak kontatzen dituena.
🎙️ Podcasta
Estatu Batuak, Txina edo Islama nola sortu ziren, zer gertatu zen 100 urteko gerran edo nortzuk izan ziren ilustratuak, era horretako gaiak jorratzen ditu humanitateen dibulgazioa egitea helburu duen podcast honek, historia, antropologia, literatura eta beste hainbat esparru jorratuz.
📒 Eleberria
Booktegi webguneak euskaraz eta doan eskaintzen du Jack Londonek, bere garai eta hizkuntzako eleberrigile handienetako batek idatzitako abenturazko nobela hau, urrearen sukarraren sasoian Buck izeneko txakurraren abenturak kontatzen dituena.
📖 Literatura
Garai guztietako testuak, irautea eta zabaltzea merezi dutenak, gaurko ortografiara eta morfologiara egokitutakoak eta hezkuntzara bideratuak jaso ditu webgune honetan Euskaltzaindiak, bideoekin, audioekin eta argazki-bildumekin osatuak.
💻 Internet
Komunikazio tresna bezala, atzo bertan sortu zirela esan dezakegu baina dagoeneko ez genuke jakingo interneten memerik gabe komunikatzen eta euskaraz memeak eskaintzea eta norberak bereak sortzeko tresnak ematea da, hain zuzen, webgune honen helburua.
💡 Ezagutza
Haurrek etengabe eta helduek askotan izaten dituzten galderei erantzunak topatu nahi dituenak webgune honetan begiratuta jakingo du zergatik egiten dute hegan globoek, flotatzen duten ontziek, geratzen diren lo gorputz atalak edo hasten diren oinez lotan dauden sonambuluak.
Zein da zure erreakzioa?