Bidaiatuko baduzu, hau interesatuko zaizu!
2024-04-08
Bidaiatuko baduzu, hau interesatuko zaizu!
Bidaiatzea da ia mundu guztiari bururatzen zaion jardueretako bat, oporretan edo aisialdian zer egin pentsatzen duenean. Gehienetan, esperientzia atsegina izaten da, errutinatik atera eta beste leku eta kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen duena. Hala ere, a priori abentura atsegina izango dena uste baino errazago korapilatu daiteke. Une horietan, bidaiako laguntza-asegurua ezinbesteko elementu bihurtzen da bidaiatzen duen pertsonaren ekipajean.
Jarraian, bidaia-aseguru batek une oro estaldura onenak nola eskaintzen dizkizun erakutsiko dizugu, zure zeregin nagusia abentura ahaztezin batez gozatzea izan dadin.
Bidaiaren fase desberdinetan sor daitezkeen ezustekoak askotarikoak dira...
Bidaia abiatuko dugu:
Adibidez, gerta daiteke hegaldiak eta hotelak nahiko lehenago erreserbatu izana, ohikoa denez oporraldi bat planifikatzen denean, eta, azken unean, osasun-arazo bat, senide baten ezbehar bat edo legezko ezusteko bat izatea, hainbeste itxaroten ari ginen bidaia egitea eragozten diguna. Zuhurrak izan ez bagara, erreserbetan inbertitutako diru guztia ezingo dugu berreskuratu. Aldiz, ezeztapen-bermea barne hartzen duen bidaia-asegurua badugu, aseguru-etxeak inbertitutako dirua itzuliko du, eta, horrela, bidaia beste data baterako birprogramatu ahal izango dugu, gure ekonomia ahuldu gabe.
Bidaiatzean:
Gure ekipajea hegazkineko joan-etorrian galtzen bada?
Nahiz eta gure maletaren edukia bereziki baliotsua ez izan, gauza gutxik nahasten dituzte gehiago bidaia-planak helmugan zure gauzarik gabe egotea baino. Arroparik gabe, garbitzeko tresnarik gabe edo, tratamendu medikoan egonez gero, gure botikarik gabe egoteak oso aldapa gora jarriko du bidaiaren esperientziaz gozatzea. Bidaiako laguntza-aseguruek ekipajeen galera edo lapurreta estaltzen dute, eta aseguratuari kalte-ordaina ematen diote bere gauzen eta lehen premiako gaien balioagatik.
Eta gaixotzen bagara edo istripuren bat izaten badugu?
Nahi baino sarriago gertatzen da bidaiatzen duenak istripuren bat edo gaixotasunen bat izatea. Hori lurralde nazionalean gertatzen bazaigu, eragozpen bat da, baina gure osasun-sistemara jo dezakegu..
Hala ere, gauza oso desberdina da atzerrian bagaude, bidaiatzen duzun lekuaren araberakoa izango da, eta Osasun Publikoarekin akordioa badago. Osasun pribatuak kostu handia izan dezake, Estatu Batuetan edo Japonian gertatzen den bezala. Eta zure lasaitasunerako, bidaiako laguntza-aseguruak egoera horiei aurre egitea ahalbidetzen duten gastu medikoekin laguntzen dizu, bidaiak gure finantzak hondatu gabe.
Asegurua arduratzen da gastu medikoez, ospitaleratze-gastuez, gaixoa anbulantzian eramateaz eta, egoera larria bada eta beharrezkoa bada, pazientea garraiobide medikalizatu batean aberriratzeaz.
Gerta daiteke, gainera, ospitaleratu behar izatea eta aurreikusitako datan ezin itzultzea. Hori gertatzen denean, bidaia-asegurua arduratzen da egonaldia luzatzeko gastuez, eta bere gain hartzen ditu garraio- eta ostatu-gastuak, sendatzen ari garen bitartean senide batek lagun gaitzan.
Eta... etxetik berri txarrak jasotzen baditugu?
Esate baterako, gure etxean matxura larriren bat gertatu izana, gure lanean gure premiazko arreta eskatzen duen gertakariren bat sortu izana, edo, kasurik txarrenean, pertsona maiteren batek istripu bat, gaixotasun larri bat edo hil izana.
Egoera horietarako, bidaiako laguntza-aseguruak estaldurak izan ohi ditu, aldez aurretik itzultzeko aukera ematen digutenak eta gozatu ez ditugun hoteleko erreserbetan ordaindutako diruagatik kalte-ordainak ematen dizkigutenak.
Eta abentura-kirolez gozatuko badugu...
Gure bidaiak helburu espezifiko bat badu, hala nola eskiatzea edo abentura-kirolak egitea, jakin behar dugu arriskuak areagotu egiten direla, eta kontuan izan behar dugu bidaiako laguntza aseguru orokorrek ez dutela horrelako jarduerarik estaltzen. Horrelako bidaiei ekiteko, berariaz diseinatutako bidaia-aseguruak kontratatu behar dira, egingo den jarduera estaltzeko.
Aurreko guztiaz gain...
Herrialde askotan bisitariei osasun-estaldurak dituen bidaia-asegurua izatea eskatzen zaie, herrialdean sartu ahal izateko. Horregatik, nahiz eta beti gomendagarria izan, kontratatzea nahitaezko baldintza izan daiteke zenbait helmugatarako.
LABORAL Kutxan zure bidaia-motara egokitzen diren hainbat modalitate dituzu. Hemen kontsulta ditzakezu, zure ohiko bulegoan edo zure telefono zenbakia utz diezagukezu hemen klikatuz eta deituko dizugu. Zuk deitu nahi badiguzu, gure harremanetarako zenbakia 946 468 888 da.
Zein da zure erreakzioa?