Bidali zure hiri-ibilbiderik gogokoena eta lortu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

Bidali zure hiri-ibilbiderik gogokoena eta lortu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

1 min.

Bidali zure hiri-ibilbiderik gogokoena eta lortu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

Lortu nahi dituzu LABORAL Kutxaren maillota, txanoa eta bidoia? Partekatu zure hiri-ibilbiderik gogokoena eta hartu parte bizikletan ibiltzeko ekipamendu baten zozketan. Ibilbideak biltzen jarraitu nahi dugu, Wikilocen bitartez txirrindulari-talde bat sortzeko, eta partaide izan zaitezen nahi dugu.

Hiri-ibilbideak, pedalei eragiteko beste modu bat

Gure hileko zozketari esker, gure ibilbide-zerrenda gero eta handiagoa da. Orain arte hasteko ibilbideak, familian egiteko ibilbideak, paseatzeko ibilbideak eta hankak jipoitzekoak eskatu dizkizuegu; oraingoan, berriz, hiri-ibilbideen txanda izango da. Nolakoak dira horiek? Herri edo hiri bat edo batzuk zeharkatzen dituzten ibilbideak dira, herriak edo hiriak lotzen dituztenak eta leku interesgarriak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Eta nonbait zerbait hartzeko gelditzerik badugu, askoz hobeto.

Kontuan izan segurtasuna lehentasuna dela beti. Horregatik, eskertuko genizueke inolako arriskurik gabe egiteko moduko ibilbideak bidaltzea. Adibidez, hiri-bideak zeharkatzen dituzten bide berdeak edo bidegorriak.

Orain arte bezala, garaile bakarra aukeratuko dugu; baina, eskatzen ditugun baldintzak betetzen dituzten ibilbide guztiak gure Wikiloceko kontuan esekiko ditugu, hiri-ibilbideen zerrendan. Oraintxe bertan, 90 ibilbide baino gehiago ditugu gure profilean; beraz, aurkituko duzue egin nahi duzuenen bat. Egin nahi duzue bat gure txirrindularitzazaleen taldearekin?

Nola har dezakezun parte gure txirrindularitza-lehiaketan?

Hartu nahi duzu parte 2020ko lehen zozketan? Oso erraza da. Gauza bakarra da egin behar duzu: deskribatu ditugun ezaugarriak dituen ibilbiderik gogokoena aukeratu eta bidali, .gpx artxibo batean. Bidaltzeko, bi bide hauetako bat erabil dezakezu urtarrilaren 16aren baino lehen: posta elektronikoa (laboralkutxa@gmail.com) edo WhatsAppa (677 662 867).

Gogoan izan: oraingoan hiri-ibilbideak jaso nahi ditugu. Zorte on, eta 2020an jarraitu pedalei tinko eragiten. Urte berri on!


Zein da zure erreakzioa?