
Bilbao Night Marathonerako 5 dortsal zozkatuko ditugu
2015-06-22
Bilbao Night Marathonerako 5 dortsal zozkatuko ditugu
Hauek dira irabazleak:2015eko urriaren 17an, lasterketa berezi, ezberdin eta ikusgarri batek zeharkatuko ditu Bilbo erdialdeko kaleak, 7. urtez jarraian, eta zeuk ere parte hartu ahal izango duzu horretan. LABORAL Kutxak berriz ere babestuko du EDP Bilbao Night Marathon. Horrez gain, 5 dortsal zozkatuko ditu parte hartzeko. Proba horretan, kirolak bat egiten du gaueko lasaitasunean geldirik dagoen hirian korrika egiteko plazerarekin. Lasterketa 20:30ean abiatuko da Guggenheim Museotik, eta leku berean amaituko da, gau ilunean.Zorionak!
- Iratxe Burgos Sánchez
- Edurne Alonso Aramendi
- Mario Iglesias Lobato
- David Garcia Martin
- Bittor Carballares Perez
Gaueko esperientzia horretan parte hartu nahi baduzu, nahikoa duzu zure datuak ematea, eta bi aste barru egingo dugun zozketan parte hartuko duzu. Horrela, lasterketa prestatzeko astia izango duzu, eta zure onena eman ahal izango duzu. Gogorarazten dizugu lasterketa Espainiako Atletismo Federazioaren egutegi ofizialean sartuta dagoela; hortaz, ibilbidea homologaturik dago.
Lasterketa… eta ikuskizuna
Bilbao Night Marathon lasterketa ikusgarria da; alde batetik, hirigunean bertan egiten delako; eta bestetik, Guggenheim Museoan pantaila erraldoi bat jarri eta zuzeneko emanaldiak eskainiko direlako, bai dj-enak, bai musika- eta dantza-taldeenak. Gainera, su artifizialak izango dira ibilbidearen hasieran eta amaieran, baita argi-efektuak eta pirotekniakoak ere ibilbidean zehar.
Itxura ona du, ezta? Bideo honetan, nolako giroa izango dugun ikus dezakezu. Animatu parte hartzera! Inprimakia betetzen baduzu, dortsala doan lor dezakezu.
Zozketa amaitu daFitxa teknikoa
- Eguna: urriaren 17a.
- Irteera-ordua: 20:30 (lehenago etortzea gomendatzen da).
- Irteera eta helmuga: Bilboko Guggenheim Museoa.
- Modalitateak: Maratoia (42 km), Maratoi Erdia (21 km) eta Pirata Lasterketa (10 km).
- Ibilbidea osatzeko gehienezko denborak: Maratoia: 5 ordu. Maratoi Erdia: 2 ordu eta 45 minutu. Pirata Lasterketa: ordubete eta 45 minutu.
- Gutxieneko adina: 18 urte Maratoirako eta Maratoi Erdirako. 16 urte Pirata Lasterketarako.
Eta jakin nahi baduzu zer den gauez lasterka egitea hirian zehar, zer den milaka lagun ibiltzea normalean autoak eta autobusak bakarrik ibiltzen diren kaleetan, ikusi argazki-galeria.
[gallery size="medium" ids="9780,9778,9776,9775,9774,9773,9772,9779,9777"]
Zein da zure erreakzioa?