Bizikleta-ibilbideak, txirrindularitzan hasteko

Bizikleta-ibilbideak, txirrindularitzan hasteko

2 min.

Bizikleta-ibilbideak, txirrindularitzan hasteko

Hilero zozketa egiten dugunez, zuen bizikleta-ibilbideak .gpx fitxategietan bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Irabazleak LABORAL Kutxaren maillota, bidoia eta txanoa eramango ditu. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten ibilbide guztiak online daude ikusgai, txirrindularitzazale guztien eskura.

Gustuko al duzu txirrindularitza? Udazkenean ibilbide berriak ezagutu nahi al dituzu? Horrela bada, oso erabilgarria izango zaizun tresna berri bat dugu. Irailean estreinatu genuen bizikleta-ibilbideen lehiaketan parte hartu duten zaletuen ekarpenekin osatu dugu, eta eskuragarri dago hemen, Wikiloc Laboral Kutxa profilean.

30 ibilbide inguru, gaien eta zailtasunaren arabera antolatuta

Bizikleta-ibilbide errazak, txirrindularitzan hasteko. Horixe da lehiaketaren lehenengo edizioan eskatu duguna, eta horixe aurkituko duzu Wikiloc Laboral Kutxa profilean. 26 ibilbide zerrendetan sailkatuta, gaiaren edo zailtasun-mailaren arabera. Laster ekingo diogu bigarren edizioari. Beraz, parte hartzen jarrai dezakezu, eta, batez ere, ibilbide berriez gozatzen, lehiaketan partaide izango diren erabiltzaileek bidaliko dizkiguten proposamenei esker. Saria bikaina da: LABORAL Kutxaren maillota, bidoia eta txanoa. Jakin nahi al duzu nor den hilabete honetako irabazlea?

Lehenengo lehiaketako irabazlea: Sopuertarainoko Bide Berdea

Eneko Aritza Ipiña Gallastegik “Sopuertarainoko Bide Berdea” hasteko ibilbidea partekatu du gurekin. Ibilbidea erakusten duen Wikiloc profilerako estekan (Sopuertarainoko Bide Berdearen trackean) ikusten denez, hasteko ibilbidea da eta ez du inolako zailtasun teknikorik; izan ere, ezaugarri hori duten ibilbideak nahi genituen gure zozketaren lehen txandan. Txirrindularitzako edo MTBrako ibilbide bat, kirol zoragarri horiekin harremanik izan ez duen edonork egiteko modukoa, lehen esperientzia atsegina izan dadin.

Enekoren ibilbidea Los Castañosetik abiatzen da, Barbadun ibaiarekiko paraleloan jarraitzen du eta Somorrostro harana zeharkatzen du Arenaora iritsi arte; bertan hasten da El Castañorako igoera leuna. Itzulera bide beretik egiten da, abiapunturaino. Itzuli osoak ia 32 kilometroko luzera du, baina desnibela egokia da txirrindularitzan hasteko. Hain zuzen, 392 metroko desnibela izango dugu aurrean, positiboa zein negatiboa.

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi al duzu?

Zozketa honetan parte hartu duzuenok badakizue zer egin behar duzuen hurrengoetan ere partaide izateko. Ekimena ezagutzen ez zenutenok egon zaitezte adi gure sare sozialei eta blogari, horien bidez iragarriko baitugu hurrengo zozketa, eta parte hartzeko modua ere azalduko dugu. Jakin ezazue ibilbidea .gpx formatuan bidali beharko diguzuela, posta elektroniko bidez laboralkutxa@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira. Egon adi gure sare sozialei, bertan azalduko baititugu ibilbideak izan behar dituen ezaugarriak.

Ez ahaztu gure Wikiloc profilera bisita egitea, ibilbide berriak ezagutzeko eta bi gurpilen gaineko zaletasunean hobetzen jarraitzeko.

Berriro ere, zorionak Eneko Aritzari, opariaz goza dezazula. Gainerako parte hartzaileei, eskerrik asko parte hartzeagatik! Laster izango duzue berriro ere parte hartzeko aukera, ibilbiderik onenak guztiokin partekatuz.


Zein da zure erreakzioa?