Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gogokoena familian egiteko? Hartu parte gure zozketan eta irabazi ekipamendu bikaina

Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gogokoena familian egiteko? Hartu parte gure zozketan eta irabazi ekipamendu bikaina

2 min.

Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gogokoena familian egiteko? Hartu parte gure zozketan eta irabazi ekipamendu bikaina

Joan den hilean parte hartzeko gogoz gelditu zinen? LABORAL Kutxaren maillota, txanoa eta bidoia irabazi nahi dituzu? Hemen da berriro ibilbideen lehiaketa! Kirol honetan hasi nahi duten zaleei gomendatzeko ibilbideak eskatu genizkizuen joan den hilean. Oraingoan, berriz, familian egiteko gogokoen duzuen bizikleta-ibilbidea bidaltzeko eskatuko dizuegu.

Familian egiteko moduko ibilbideak askotarikoak izan daitezkeenez, zehatzago azalduko dizuegu oraingoan zer nolako ibilbideak nahi ditugun.

Familian egiteko ibilbideak: zer eskatzen dugun

Gurasoek haurrekin batera egin ditzaketen ibilbideak nahi ditugu. Ibilbide politak, haurrak txirrindularitzan hasteko egokiak, kirol horren balioak erakusteko baliagarriak eta natura arnasteko aukera ematen dutenak, errepideko nahiz mendiko bizikletarekin. Haur batzuk gai dira zailtasun handiko ibilbideak egiteko, baina oraingoan ez ditugu horrelako bideak eskatuko. Zehaztu dezagun kontua!
  • Bidaliko dituzuen MTB ibilbideak ezingo dira 20 km-tik gorakoak izan, eta ezingo dute 200 m-ko desnibel positiboa gainditu (gutxi gorabehera).
  • Errepideko txirrindularitzako ibilbideak gehienez 30 km-koak izango dira, eta desnibel positiboa ez da 200 m-tik gorakoa izango.
  • Ibilbideak ez dira maila tekniko handikoak izango.

Gogoan izan haurrekin egiteko ibilbideak direla. Beraz, trafikoari begira ez dira arriskutsuak izango. Nola parte hartu urriko zozketan

Parte hartzeko modua aurreko berbera da. Zuen ibilbidea .gpx fitxategi batean bidali behar duzue, posta elektroniko bidez laboralkutxa@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira. Urriaren 3tik 15era egin dezakezue. Hurrengo egunetan emango dugu jakitera irabazlearen izena.

Gogoratu oraingoan familian egiteko ibilbideak bidali behar dituzuela. Hau da, haurrekin batera gozatzeko ibilbide errazak. Lehenengo zozketan bezala, oraingo honetan ere irabazleak LABORAL Kutxaren maillota, bidoia eta txanoa eramango ditu.

Parte hartzera animatzen zaituztegu eta, nola ez, ahal duzuen guztietan kirolaz familian gozatzera.

Ezagutu ditzagun elkarrekin gure lurrak eskaintzen dizkigun ibilbideak!


Zein da zure erreakzioa?