Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko? Hartu parte gure lehiaketan eta irabazi ekipamendu bikain bat
2019-10-25
Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko? Hartu parte gure lehiaketan eta irabazi ekipamendu bikain bat
LABORAL Kutxaren ekipamendu bat (maillota, txanoa eta bidoia) irabazi nahi duzu? Beste aukera bat emango dizugu, berriz irekiko baitugu irailean hasitako bizikleta-ibilbideen lehiaketa. Amateurrentzako ibilbideen eta familian egiteko ibilbideen ondoren, honako hau galdetzen dizugu: zein da zure ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko?
Errepideko txirrindularitzako ibilbideak: Ibilbideak ezingo dira 70 kilometrotik gorakoak izan, eta ezingo dute 500 metroko desnibel positiboa gainditu. Mendiko txirrindularitzako ibilbideak: Ibilbideak ezingo dira 35 kilometrotik gorakoak izan, eta ezingo dute 500 metroko desnibel positiboa gainditu.
Beti bezala, ibilbide irabazle bat aukeratuko dugu, baina eskatzen dizkizuegun baldintzak betetzen dituzten ibilbide guztiak argitaratuko dira Wikiloc-eko gure profileko zerrenda berri batean. Dagoeneko 50 ibilbide baino gehiago daude, zerrenden arabera antolatuta: hasteko ibilbideak, familiarekin egiteko ibilbideak eta, laster, paseo bat emateko ibilbideak.
Nola hartu parte lehiaketan
Gehienok badakizue dagoeneko, baina berriz gogoraraziko dizuegu nola parte hartu hilabete honetako lehiaketan. Azaldutako ezaugarriak betetzen dituen ibilbide bat bidali behar diguzue .gpx artxiboan. Posta elektroniko bidez (laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora) edo WhatsApp bidez (677 662 867 zenbakira) egin dezakezue.Gogoratu: oraingoan paseo bat emateko ibilbideak nahi ditugu gure zerrenda osatzeko. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta… Zorte on!
Zein da zure erreakzioa?