Bizikletan paseatzeko eta naturaz disfrutatzeko 14 ibilbide

Bizikletan paseatzeko eta naturaz disfrutatzeko 14 ibilbide

2 min.

Bizikletan paseatzeko eta naturaz disfrutatzeko 14 ibilbide

Dagoeneko jakingo duzu LABORAL Kutxan txirrindularitza babesten dugula eta ibilbideen lehiaketa egiten ari garela. Zozketaren bidez, atsegin dituzuen bideak helarazteko gonbita egin dizuegu. Hilabete honetan paseatzeko ibilbideak eskatu dizkizuegu, eta jada sartu ditugu gure Wikiloc profilean.

Hankak gehiegi nekatu gabe paseatzeko eta naturaz gozatzeko gogoa dugun egunetan egiteko moduko ibilbideak dira. Guztira, paseatzeko 14 ibilbide ikus ditzakezue gure profilean, gustukoen duzuena egin dezazuen: pedalei eragin!

60 ibilbide baino gehiago dituzu eskura gure profilean

Lerrook irakurtzen ari bazarete, seguru txirrindularitza odolean daramazuela. Zorionekoak zarete: dagoeneko 60 ibilbide baino gehiago ditugu gure profilean, guztiak zuek bidalitakoak. Eskerrik asko! Hiru zerrendatan sailkatu ditugu: “Familiarekin egiteko ibilbideak”, “Hasteko ibilbideak” eta “Paseatzeko ibilbideak”. Ikusten duzuenez, ibilbide errazekin ekin diogu dinamika honi, kirol hau egiten hasteko.

Kirolari aurreratuagoak zaretela? Lasai. Hurrengo zozketetan ibilbide zailagoak eskatuko ditugunez, luzeagoak diren eta desnibel eta zailtasun tekniko handiagoa duten ibilbideen berri izango duzue.

Txingudiko badiaren inguruan egindako buelta: hirugarren zozketako irabazlea

Hirugarren zozketa Iker Irastorzak irabazi du, proposatu digun Txingudiko badia ederraren inguruko ibilbideari esker. Izan ere, Txingudiko badia ingurune ikusgarria da, bertan bat egiten dute ozeanoak, mendiek eta ibaiek, eta hari begira daude Hondarribia eta Irun. Xehetasun batzuk ematea nahikoa izango da zuen artean bertaratzeko gogoa pizteko.

Ikerrek proposatzen digun ibilbidea ez da erabat zirkularra, zatiren batean bide beretik egiten baitu atzera, baina buelta zoragarria da, inondik ere. Ibilbidea Irunen hasi eta Endarlatsaraino iristen da, itzulera Behobiatik egiten du, Hendaiaraino, eta Irunen bukatzen da, Hondarribitik igaro ondoren. Geldialdia egin beharko dugu itsasoari begira kafea hartzeko, ezta?

Hemendik Iker zoriondu nahi dugu, irabazi duen txirrindulari-ekipamendua gustuko izango duelakoan. Gainerakoei eskerrik asko parte hartu izanagatik. Irabazteko beste aukera batzuk izango dituzue!

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi al duzue?

Hurrengo zozketan parte hartzeko, egon adi gure blogari eta sare sozialei, horien bidez iragarriko baitugu. Orain arteko zozketetan bezala, ibilbidea .gpx formatuan bidali beharko duzue laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora edo WhatsApp bidez 677 662 867 telefonora. Datorren zozketan ibilbide zailagoak eskatuko dizkizuegu.

Bien bitartean, gure Wikiloc profilean bildu ditugun ibilbideez gozatzen jarrai dezakezue. Begiratu ibilbideak eta aprobetxatu zuen inguruan egin ditzakezuen guztiak.


Zein da zure erreakzioa?