Burgosko Maratoirako 4 dortsal zozkatzen ditugu: eman zure datuak eta... zorte on!

Burgosko Maratoirako 4 dortsal zozkatzen ditugu: eman zure datuak eta... zorte on!

1 min.

Burgosko Maratoirako 4 dortsal zozkatzen ditugu: eman zure datuak eta... zorte on!

Hauek dira irabazleak: Enrique Núñez, Alberto Barriocanal, Mario Jordao eta Carlos ReventúnZorionak!


Udazkenean sartzear gaudela, kirol-ekitaldien sasoi nagusia ari da hurbiltzen. Datozen hilabeteotan, kirol-oinetakoak lotzea gogoko duzuenok askotariko kirol-proben artean aukeratu ahal izango duzue.

LABORAL Kutxari eta oinarriko herri-kirolari historikoki eman izan diogun babesari esker, zuetako askok doako dortsalak lortu ahal izango dituzue: egutegiko lehen probarako ditugun 4ak, adibidez.

Burgosko Maratoiaren IV. edizioa

Aurten laugarren edizioa izango duen proba honetan, distantzia aukera dezakezu: maratoia edo maratoi-erdia. Urriaren 13an, 09:00etan, leku beretik abiatuko dira biak: Burgosko Giza Eboluzioaren Museotik, Atapuercako hiribidetik. Gainerakoa, zure esku dago: 5 ordu dituzu, asko jota, maratoia egiteko, eta 2,5 ordu maratoi-erdia egiteko. Lasterketari buruzko informazio guztia webgunean duzu. Gainera, egunerokoaren berri jaso dezakezu Facebooken, Twitterren eta Instagramen.

Hartu nahi duzu parte? Bada, oso erraza da.

Sartu inprimakian eta eman zure datuak; 2 minutu besterik ez dira

Edo gutxiago. Nahikoa da inprimakian zure oinarrizko datuak idaztea. Horrela, zurekin harremanetan jarri eta dortsala eman ahal izango dizugu, baldin eta egun batzuk barru egingo dugun zozketan aterako ditugun 4 izenetako bat zurea bada. Zuk emandako helbide elektronikoaren bidez jarriko gara harremanetan. Gainera, blog honetan ere ezagutaraziko ditugu irabazleak.

Animatu, eta Burgosen ikusiko dugu elkar!


Zein da zure erreakzioa?