
Caja Laboral Baskoniako jokalariak Dato kaleko sukurtsalean dituzu zain
2012-02-07
Caja Laboral Baskoniako jokalariak Dato kaleko sukurtsalean dituzu zain
Adi, Caja Laboral Baskoniaren zaleok! Ostegunean -hilak 9-, jokalariak oso gertutik ikusteko eta sinatutako poster bana lortzeko aukera izango duzue, Gasteizen.
Teletovic, Prigioni, San Emeterio, Bjelicatarrak eta konpainia Euskadiko Kutxaren Dato kaleko sukurtsalean izango dituzue, zain, 13:00ean. Ordubete inguru egingo dute bertan, taldearen posterrak sinatzen eta bertaratzen zareten zale guztioi oparitzen.
Dato kalera etorri eta gure jokalari gogokoenak agurtze hutsagatik, Errege-koparako egin duten poster berria lortuko duzue, sinadura eta guzti. Gainera, otsailaren 16tik 19ra bitartean Bartzelonan jokatuko den kirol-ekitaldi handi horretarako animoak eman ahal izango dizkiezue.
Zein da zure erreakzioa?