Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria irabazi du

Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria irabazi du

2 min.

Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria irabazi du

Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Creative Handicrafts GKEri eman diote aurtengo Elkartasunaren Vianako Printzea Saria. Indiako Mumbai hiriko auzo marjinaletan bizi diren beheko kastetako emakumeen garapen ekonomiko eta pertsonala bultzatzen du GKE horrek.

Creative Handicraftsen sortzailea, Isabel Martín Alonso, duela 30 urte baino gehiago iritsi zen Mumbaiko slum (auzo marjinal) batera, non India barnealdeko nekazariak elkartu ohi diren. Haietako asko dalit edo ukiezinen kastakoak dira, hau da, Indiako barnealdean gaur egun ere indarrean jarraitzen duen kasta-sistemako beheko kastakoak.

Hasieran, slumeko haurrekin jardun zuen lanean, eta haien amen egoera bera jasaten zutela egiaztatu zuen. Horrela sortu zitzaion Creative Handicrafts erakundea sortzeko asmoa, bi helburu zituela: emakumeei eskubide-berdintasuna onartzea eta haien gaitasunak garatzeko estrategia bat eraikitzea, libreago izan zitezen.

Hainbat urte ikasten eman eta erakundearen lanak gizarte osoan hedatu ondoren, Creative Handicraftsek ehungintzako hamabi kooperatiba eta janari arineko beste bat kudeatzen ditu. Kooperatiba horiek nazioko zein nazioarteko merkatuetarako produktuak ekoizten dituzte.

Gaur egun, GKEak hiru programa jorratzen ditu eta horietan 1.200 emakumek dihardute. Honako hauek dira: garapen ekonomikokoa, gaitasun pertsonalekoa eta garapen komunitariokoa.

Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko Sariaren aurreko edizioak

Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak sustatutako Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko Saria 2001. urtean sortu zen, pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta entitateek egoera txarrenean dauden gizarte-talde eta lurraldeen alde egindako lan boluntarioa saritu eta ezagutarazteko eta, horrela, gizarteak lan horren garrantziaz kontzientzia hartzeko. 2010eko urtarrilaren 11tik aurrera, sari hori Vianako Printzea Sarian barne hartuta dago.

2009ko Saria: Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa

2008ko Saria: Mama Samateh eta Adriana Kaplan

2007ko Saria: San Juan de Dios Anaia Ospitalekoen Ordena

2006ko Saria: "Fe y Alegría" Nazioarteko Eskola Federazioa

2005eko Saria: UNASO, Ugandan HIESaren aurka lan egiten duten elkarte zibilen sarea.

2004ko Saria: Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua, munduko errefuxiatuen beharrak betetzen dituena.

2003ko Saria: Kalkutako Karitatearen Arreba Misiolariak, Ama Teresak sortutako kongregazioa

2002ko Saria: Muhammad Yunus - Mikrokredituen sistemaren sortzailea eta 2006ko Bakearen Nobel sariduna.


Zein da zure erreakzioa?