Javier Echeverria Ezponda Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jasoko du

Javier Echeverria Ezponda Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jasoko du

3 min.

Javier Echeverria Ezponda Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jasoko du

Javier Echeverría Ezponda filosofo eta matematikari nafarrak, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria 2016.

Curriculum nabarmena dauka, maila akademikoan zein zientifikoan eta datorren astean Donostiako Miramar Jauregian jasoko du ibilbide horri dagokion saria. Azken bi hamarkadetan, sari horrek Euskal Herriko eta Nafarroako gizartearen aurrerabideari ekarpen bikaina egin dien pertsonen lana aitortu nahi izan du; zientziaren, kulturaren eta artearen alorrean. Javier Echeverria Ezpondari buruz hitz egiten ari gara, berak jasoko baitu aurten Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria.

Sari banaketa ekitaldia urriaren 18an izango da, Eusko Ikaskuntzaren urteroko kongresuaren bukaerarekin batera. Aurten kongresua Donostia 2016ko ekitaldien baitan egingo da, LABORAL Kutxaren babesarekin. Amaitzen denean, arratsaldeko 18.00etan, egingo da sari banaketa ekitaldia, bertan direlarik Txomin Garcia, LABORAL Kutxako presidentea eta Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako presidentea. Haien batera, erakundeen goi mailako ordezkaritza ere batuko da sari banaketara, bertan egongo baitira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako presidenta.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria

Bikaintasuna eta konpromisoa

Saria banatzeko orduan, epaimahaiak Javier Echeverria Ezpondaren karrera osoa hartu du kontutan, “bere hondarearen kaudimena” eta “Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoaren garrantzia”. Ez zaio falta halako baieztapenak frogatzeko meriturik, izan ere, 37 urteko karrera luzean maila goreneko hezkuntza zentroak sortu eta sustatu ditu, besteak beste, CSICeko Filosofia Institutua eta UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Horrez gain, bere zuzendaritzapean prestatu diren 17 doktoreez osatutako ikastetxe bat ere sortu du.

Ia 40 urteko karrera bikaina

Javier Echeverria Ezponda Filosofian doktorea da, Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik eta, horrekin batera, Zientzia eta Humanitateetan doktore ere bada, Parisko Unibertsitatearen eskutik. Besteak beste, Espainiako Saiakera Sari Nazionala eta Euskadiko Ikerkuntza Saria jaso ditu. Horrez gain, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza-Zientzien Fakultateko dekanoa izan da eta UPV/EHUren ikerkuntzako errektoreordea. Nafarroako Kultura Batzordeko kidea eta Euskal Kultura Batzordearen kidea ere bai. Humanitateen alorrean mundu mailako erreferentzia ere bada, 400dik gora konferentzia emanak baititu kongresu nazionaletan zein nazioartekoetan.

Bere meritu akademikoekin batera, beti izan du konpromiso sendoa erakundeen eta gizartearen gobernantzarekin. Gaur egun, Jakiundeko kidea da eta beste hainbat batzordetan eta elkartetan parte hartzen du, Euskal Herrian, Espainian, Europan eta Hego Ameriketan. Nazioarteko karguen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Estatu Iberoamerikarraren Erakundeko ahokularia, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren zuzendaritza-batzordeko kidea, Europako Batasuneko European Science Foundation delakoaren kidea eta Mexikoko zein Argentinako Zientzia eta Teknologia Batzorde Nazionaletako kidea.

Bi hamarkada sariak banatzen

Azken hogei urteotan, Eusko Ikaskuntza - LABORAL Kutxa sariek lanean jarraitzen duten pertsonen curriculum akademiko eta zientifiko bikainenak aitortu dituzte. Humanitateen, Kulturaren Artearen eta Gizarte Zientzien alorrean. Hona hemen orain arte saria merezi izan duten pertsona guztien zerrenda.

2015 - Juan José Alvarez Rubio

2014 - Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan

2013 - Francisco Etxeberria eta Mari Carmen Gallastegui

2012 - Joxe Azurmendi

2011 - Maria Bayo

2010 - Joxerramón Bengoetxea

2009 - Javier Elzo

2008 - Daniel Innerarity Grau

2007 - Gregorio Monreal Zia

2006 - Maïté Lafourcade

2005 - Nestor Basterretxea Arzadun

2004 - Juan San Martín Ortiz de Zarate

2003- Gurutz Jáuregui Bereciartu

2002- Bernardo Atxaga (Jose Irazu)

2001- Juan Garmendia Larrañaga

2000- Miguel Artola Gallego

1999- Eduardo Chillida Juantegui

1998 - Juan Plazaola Artola eta Jesús Altuna Etxabe

1997 - Luis Villasante Kortabitarte

1996 - Álvaro d'Ors

1995 - Julio Caro Baroja


Zein da zure erreakzioa?