Deskontuak Aste Santuko bidaietan eta kanpamentuetan Super Bat kontuarekin

Deskontuak Aste Santuko bidaietan eta kanpamentuetan Super Bat kontuarekin

2 min.

Deskontuak Aste Santuko bidaietan eta kanpamentuetan Super Bat kontuarekin

superbat

Zure seme-alabek ba al dute haurrentzako konturik LABORAL Kutxan? Eta oraindik ez al duzu Aste Santurako planik? Zortea alde duzu orduan, izan ere, Super Bat kontuak badu zuretzat eskaintza bat, seme-alabentzat aurrezteaz gain, etxeko gazteenek egunotan familiarekin edo lagunekin gozatzeko aukera izan dezaten.

Super Bat kontuaren titularra bazara, EROSKI Bidaiak agentziak 50 euroko deskontu zuzena egingo dizu Disneyland Pariserako bidaian, eta % 10ekoa Port Aventurara edo Warner Parkera bazoaz. Sustapenaren onuradun izateko, egizu zure erreserba martxoaren 18a baino lehen 943 771 685 telefonoan edo EROSKI Bidaiak-en edozein bulegotan. Ez ahaztu zure Super Bat libreta eramatea!

Eta ingelesa ikasi nahi badute…

Ongi pasatzeaz gain zure seme-alabek aldi berean ingelesa ikas dezaten nahiago baduzu, zorteko zaude. MondragonLinguak Lizarran (Nafarroan) ingelesa ikasteko antolatu duen kanpamentuan 100 euroko deskontua izango dute. LABORAL Kutxan jaso dezakezu zure deskontu-bonua martxoaren 20a baino lehen.

0 eta 16 urte bitarteko haurrentzako Super Bat libreta aukera paregabea da txikienei etorkizunerako aurrezkiak eskaini nahi dizkieten guraso, aitona-amona, aita-amabitxi eta abarrentzat, haiek gerora unibertsitatean, bidaietan edo bestelako gastuetan erabil baititzakete. Aurreztearen garrantzia ikasteaz gain, sariak eta sustapen bereziak izango dituzte eskura, aurkeztu berri dizuguna, esaterako.

Kontuaren ezaugarri nagusiak berrikusiko ditugu:

  • Malgutasuna: Bezeroaren neurrira egokitu daiteke, haren beharren eta aurrezteko ahalmenaren arabera. Zuk aukeratu aurreztu nahi duzun ekarpena, nahi duzunenean alda dezakezu. Hasteko ez da beharrezkoa kapital handia edukitzea, zenbateko txikiak aurrezten has zaitezke.
  • Iraupena: printzipioz, zure aurrezkiaren onuraduna izango den pertsona horrek 18 urte betetzean kobratuko du diru hori, hau da, legezko adin-nagusitasunera heltzean. Nolanahi ere, une horretan bost urtez luzatzeko aukera izango duzu.
  • Likidezia: zati bat edo osorik erreskatatzeko aukera dago.
Errentagarritasuna: gutxieneko interes bermatua du, kontratuak irauten duen bitartean. Horrek segurtasun eta egonkortasun handia ematen dio. Horrez gain, errentagarritasun osagarria ere lor liteke seihilekoan behin, merkatuaren bilakaeraren arabera (Zor publikoa).


Zein da zure erreakzioa?