Jolastu Super Bat kontuarekin eta irabazi PortAventurara bidaia

Jolastu Super Bat kontuarekin eta irabazi PortAventurara bidaia

2 min.

Jolastu Super Bat kontuarekin eta irabazi PortAventurara bidaia

Bideo-jokoak gustatzen zaizkizu? Eta, are garrantzitsuagoa, zure seme-alabei bideo-jokoak gustatzen zaizkie? Erantzuna baiezkoa bada, zorionekoa zara, familia osoarentzako sorpresa bat prestatu baitugu. LABORAL Kutxaren Super Bat kontutik itsulapiko magikoa prestatu dugu, ongi pasatzen duten bitartean, haurrek aurrezten ikas dezaten. Ordenagailu baten aurrean zurekin batera eseri eta beraiek protagonista izango diren ipuin pertsonalizatu bat egin ahal izango duzu. Online jolasteaz gain, hura deskargatu ahal izango duzu nahi duzun guztietan gozatu edo helbide elektroniko edo sare sozialen bidez partekatzeko. Eta Super Bat kontuaren bezeroa bazara, Port Aventurara joateko zozketan parte hartuko duzu. Nola jolastu?Oso sinplea da. Jolasaren orrira sartzean, protagonistaren izena eta generoa aukeratu behar dituzu. Proposatzen direnen artean itxura bat aukeratu eta bidean zehar hainbat aukera eskaintzen dituen ipuin bat sortuko duzu. Amaitu ostean, pdf formatuan deskargatu edo berriz ikus daiteke, protagonista berdina edo beste bat sortuz. Super Bat kontuen titularrek nahiz beste edonork jolastu dezake, baina kontu bat dutenek edo 2015eko irailaren 30a baino lehen kontu bat irekitzen dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute Port Aventurara joateko zozketan. Nahi adina parte hartu daiteke, baina pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartuko du zozketan.Animatu! 2 heldu eta 16 urtetik beherako 2 neska-mutilentzako egonaldi bat irabazi ahal izango duzu Salouko 4 izarreko hotel batean, ostatua eta gosaria barne, baita Port Aventurara 2 egunez sartzeko sarrerak ere, guztiz doan.Super Bat kontuaren abantailakTxikienei aurrezten irakastea, ahalik eta modurik dibertigarrienean eta malgutasun osoz. Horixe da gure Super Bat kontuaren helburua, gure seme-alaben etorkizunerako pixkanaka aurreztea ahalbidetzen duen LABORAL Kutxaren aurrezki-produktua; gainera, bidaia eta oparien katalogoak eskaintzen dituen abantailez gozatu ahal izango duzu. Kontuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo kontu bat ireki nahi baduzu, gerturatu gure bulego batera edo egin nahi dituzun galdera guztiak, bertan nahiz sare sozialetan.


Zein da zure erreakzioa?