Donostiako Lilatoian parte hartzeko 4 dortsal zozkatuko ditugu, martxoaren 6an izango baita emakumeen lasterketa herrikoia
2016-02-09
Donostiako Lilatoian parte hartzeko 4 dortsal zozkatuko ditugu, martxoaren 6an izango baita emakumeen lasterketa herrikoia
Zorionak irabazleeiIaz egin genuen eta aurten ere egingo dugu. Lilatoiaren babesleak gara: duela 27 urtetik Donostian antolatzen duten emakumeen lasterketa da hori. Komunikabideetan emakumeen kirola ikusgarri bilakatzea eta adin guztietako emakumeak kirola egitera animatzea du xede herri-lasterketa horrek. Eta pozarren babesten dugu oinarrizko kirola, duela hamarkada batzuk hasi ginen horretan, eta baita genero-berdintasuna ere, gure eguneroko lanean funtsezko oinarrietako bat baita (post honetan irakur dezakezunez).Lasterketa erraza da, 5 kilometrokoa, eta antolatzaileek web-orrian azaltzen dituzten jarraibideak lagungarri izango zaizkizu entrenatzeko. Ibilbidea ere ikus dezakezu bertan. Hiriaren erdigunea zeharkatuko du, 10:00etan Boulevardean hasita. Aurretik, 09:30ean, aerozumba berotze-saio dibertigarria izango da. Gogorik baduzu, ez dago aitzakiarik: ibilbide erraza, hiri-paisaia paregabea, giro bikaina eta zeure burua martxan jartzeko aukera ederra. Iazkoan errekorrak hautsi ziren, 3.800 lasterkarik baino gehiagok bete baitzituzten kaleak; aurtengoan beste marka historiko bat lor dezakegu.Dortsalik gabe gelditu zarela? Lasai, bete inprimakia harremanetarako zure datuekin eta 4 dortsalen zozketan parte hartuko duzu. Irabazle suertatzen bazara, zurekin harremanetan jarriko gara dortsala nola jaso azaltzeko.Martxoaren 6an, zain izango gaituzu!(Zozketaren oinarriak)
- Alicia Eugenia Hernández Cid
- Ana Solanilla
- Oihana Pérez Cintero
- Maite Díez Arnedillo
Zein da zure erreakzioa?