Donostiako Maratoi Erdia. Euskadiko Kutxa Sari Nagusia

Donostiako Maratoi Erdia. Euskadiko Kutxa Sari Nagusia

1 min.

Donostiako Maratoi Erdia. Euskadiko Kutxa Sari Nagusia

Cartel del medio maratón

Udaberrian sartu gara eta gero eta hurbilago dugu atleta eta zale ugarik kirol-egutegian markatuta duten ekitaldi handietako bat: Donostiako Maratoi Erdia, aurten ere Euskadiko Kutxak babesten duena.

12. Maratoi Erdiaren hitzordua maiatzaren 20an izango da, 10:00etan Boulevarden, udaletxearen ondoan. Azken urteotan bezala, aurtengoan ere korrikalariek 10 edo 21 kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute, eta horietako lasterketa bakoitzak bere sailkapena eta sariak izango ditu.

Izen-ematea

Korrika egitea atsegin baduzu eta parte hartu nahi baduzu, lasterketaren web ofizialean eman dezakezu izena: www.mediomaratonss.com. Izena ematen duzun dataren eta txiparen alokairuaren araberakoa izango da prezioa:
  • Apirilaren 30era arte:
    • Zeure txip horia baldin baduzu: 18 euro
    • Txipa alokatu behar baduzu: 20 euro
  • Maiatzaren 1etik 16ra: 24 euro (maiatzaren 1etik aurrerako izen-emateetan txipa alokatu egin beharko da)
Izena emateko epea amaitu ondoren bete gabeko plazak baldin badaude, izen-emateko azken aukera izango da maiatzaren 16an, larunbatez, 16:00etatik 20:00etara Miramar jauregian. Kasu horretan prezioa 30 eurokoa izango da.


Zein da zure erreakzioa?