Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Donostiako Maratoi Erdia heldu da

1 min.

Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Datorren igandean, maiatzak 17, Donostiako Maratoi Erdia izango da, beti bezala Euskadiko Kutxak babestuta. Hitzordua 10:00etan izango da, Kursaal Jauregian.

Aurtengo edizioan berritasun bat izango du herri-proba horrek: parte hartzaileek 10 edo 21  kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute. Modalitate bakoitzak bere sailkapena eta bere sariak izango ditu. Zalantzarik gabe, berritasun hori lagungarri izango da berez onarpen handia duen proba hori ospetsuago izan dadin.

Hala,  lasterketa duela 8 urte lehen aldiz egin zenetik hona, parte hartu duten korrikalarien kopurua laukoiztu egin da eta, 2008an, 1.774 parte-hartzaile izan ziren.

Izena emateko azken eguna osteguna (maiatzak 14) izango da, eta dortsal bakoitzeko prezioa 15 euro da.

Izena emateko ohiko lekuetara edo www.mediomaratonss.com web orrira jo daiteke. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute probaren oroitzapenezko elastikoa.

Euskadiko Kutxa kirolarekin eta elkartasunarekin

Valladolideko Antigua lasterketaren hamabosgarren edizioa iragan igandean (maiatzak 10) izan zen, Atletas Populares de Valladolid Atletismo klubak antolatuta eta Euskadiko Kutxak,  El Corte Inglések eta Valladolideko Udalak babestuta.

Lasterketa hori erreferente bat da hiriko kirol-egutegian eta, guztira, bostehun korrikalarik parte hartu zuten. Izena emateko ordaindutako dirua GAM Tepeyac GKEarentzat izango da.

Eta, ekainean, nazioarteko triatloia

Bestalde,  Euskadiko Kutxak hitzarmen bat sinatu du Atlético San Sebastián klubarekin, datorren ekainaren 28an izango den Donostiako XXIV. Nazioarteko Triatloiaren babesle nagusia izateko.

Horren bidez, Euskadiko Kutxak indartu egingo du kirolarekin hartua du konpromisoa.


Zein da zure erreakzioa?