Donostiako Maratoi Erdirako 10 dortsal zozkatzen ditugu

Donostiako Maratoi Erdirako 10 dortsal zozkatzen ditugu

1 min.

Donostiako Maratoi Erdirako 10 dortsal zozkatzen ditugu

Erronkak gogoko dituzu? Egunero korrika egitera irteten zara? Maratoi erdi batean zure indarrak neurtu nahi dituzu? Zure erantzuna baiezkoa bada, Donostiako Maratoi Erdiaren 15. ediziorako zozkatzen ditugun 10 dortsaletako bat irabaz dezakezu.

Lasterketa Atletismoko Espainiako Errege Federazioaren Lasterketen Egutegiaren barruan dago eta 2015eko maiatzaren 31n goizeko 10:00etan egingo da. Ibilbidea, hain zuzen, Donostiako Boulevarden, udaletxe ondoan, hasi eta amaituko da.

Gogoratu aurten dortsalak bereziak direla eta txip bat dutela. Horren bitartez kronometratuko da denbora. Txipdun dortsal hori automatikoki aktibatuko da irteerako lerroa igarotzean eta ibilbidea egiteko behar izan duzun denbora zehatza erakutsiko du. Gainera, parte-hartzaile guztiek lasterketako kamiseta ofiziala jasoko dute.

Nola parte hartu

LABORAL Kutxak zozkatzen dituen txipdun 10 dortsaletako bat lortu nahi baduzu, utziguzu zure izen-abizenak eta zure posta-helbidea eta telefonoa, sarituetako bat bazara zurekin harremanetan jartzeko.

Zozketa maiatzaren 6an egingo da eta irabazleek www.mediadonosti.com webean doan izena emateko kode bat jasoko dute.

Hartu parte!

[gform form='https://docs.google.com/forms/d/1BaZLQdT6tTm-s9Bv8Rom3chTu84HfVrGH_aqnRrqxcE']


Zein da zure erreakzioa?