
Donostiako Maratoi Erdirako 3 zenbaki zozketatzen ditugu. Lortu zurea apirilaren 7rako!
2019-02-05
Donostiako Maratoi Erdirako 3 zenbaki zozketatzen ditugu. Lortu zurea apirilaren 7rako!
- Jorge Azcona García
- Jokin Muñoz
- Esti Amo
Erraza, ezta?
Parte hartzera animatzen zaitugu, urtero Boulevardetik irten, 21,097 kilometro egin eta leku berera iristen den Donostiako Maratoi Erdia Europako lasterketa azkar eta politenetako bat baita. Gainera, distantziarik motzena aukera dezakezu, 10 kilometro dituena, hurrengo edizioetarako entrenatzen joateko.
Dakizun moduan, LABORAL Kutxan konpromiso sendoa dugu ekintza soziala, ekintzailetza, kultura eta, jakina, herri-kirola sustatzearekin. Horregatik, urteak daramatzagu kirol-egutegiko klasiko hau babesten. Lehen bi hamarkadak betetzear dago eta Maratoi Erdiaren webgunean, Twitterren edo Facebooken jarrai ditzakezu haren inguruko albisteak.
Parte hartu nahi duzu? Apirilaren 7an Donostian ikusi nahi zaitugu!
Zein da zure erreakzioa?