Eguneko 12 momentu berezi bilatzen ditugu eta 12 ‘tablet’ oparituko dirugu!

Eguneko 12 momentu berezi bilatzen ditugu eta 12 ‘tablet’ oparituko dirugu!

3 min.

Eguneko 12 momentu berezi bilatzen ditugu eta 12 ‘tablet’ oparituko dirugu!

Ongietorri, 2015!

Goiz da, bai, datorren urteari ongietorria emateko baina LABORAL Kutxan lanean ari gara dagoeneko 2015. urteko egutegia egiteko. Guztiz berezia izango da, gainera. Beti izaten da, horixe da egia, badakigulako egutegia gure bezeroen etxeetan, bulegoetan eta sukaldeetan egoten dela. Maitasun berezia diegu orain arte egin diegunei. Eta ez gara bakarrak! Nostalgia zaleak zaretenok, egutegien bilduma egiten duen blog honetako sarrera hauxe begiratu dezakezue. Baditu urte batzuk baina beharbada guri egin zigun ilusioaren antzekoa egingo dizu zuri ere. Euskadiko Kutxaren egutegi horietakoren bat izango zenuen etxean, akaso.

Ba, datorren urtean, berez berezia denari are ukitu bereziagoa eman nahi diogu. Horregatik egutegiaren sorreran parte hartzeko aukera emango dizuegu gure bezeroei, egutegia horman jarri eta egunero zuen bizitzaren parte egiten gautuzuenoi. 2015. urteko egutegiko 12 orrialdeetan eguneko 12 momentu agertuko dira. Alaiak, atseginak eta zorionez beteriko uneak izatea nahi dugu baina ez ditugu guk aukeratuko.

Aurten, zuona da aukera.

Zein da eguneko zure momentu berezia?

Krisi ekonomikoak ez dio soilik gure poltsikoari eragin, gure kemenari ere eragin dio. Etorkizunari mesfidantzaz begiratzen diogu orain eta ezkorrago bihurtu gara, orkorrean. Hala ere, gauza batzuk ez dira aldatu eta bizi pozak bizi poz izaten jarraitzen du. Krisiak krisi, askotan sentitzen gara zorioneko eta momentu berezi horiek ezin dizkigu inork kendu.

Egunero gertatzen dira, gutxien espero ditugunean. Ordu bete, minutu bat edo segundu bakar bat iraun dezakete. Irribarrea eragiten ditugun une txikiak dira. Ez diegu ematen merezi duten garrantzia, beharbada, nahiz eta sarritan eguneko tarte gozoenak izaten diren. 2015. urtean une berezi asko egon direnez, omen egin nahi diegu eta horretarako zeuri galdetzen dizugu, zeintzuk dira zuretzako eguneko momentu onenak?

Asteartearen ere badira larunbat zaporeko uneak

Larunbateko gosaria, aldizkari bat irakurtzen dugun bitartean. Paseo bat bizikletan. Euria botatzen hasten denean bustitzea. Autoan abestea. Bero larria egiten duenean freskagarri baten ontzia zabaltzeak egiten duen zarata entzutea. Olatu bat lehen aldiz oinetan sentitzea. Berogailu gainean egon diren galtzerdiak janztea. Egunsentian txakurra kalera ateratzea. Bainuontzian luzaroan geratzea, atzamarrak zimurtu artean. Etxeko sofan lo geratzea, telebista jarrita dagoenean. Lanetik atera eta norbait zain duzula ikustea. Eskuekin plastikozko burbuildun plastikoa lehertzea. Asteburuetako siesta egitea.

Haien txikian, eguneko momentu handiak dira. Zein da zurea?

LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, utzi iruzkin bat blog honetan bertan eta gure epaimahaikideek egutegiko 12 hilabeteetako baterako aukeratzen badute sari bikoitza jasoko duzu. Zure momentu berezia milaka etxetan dagoela jakingo duzu eta, horrez gain, Lenco etxeko ‘tablet’ bat bidaliko dizugu (pantailaren tamaina, 9,7’’). Pertsona batek baino gehiagok deskribatu duten momentu bat aukeratzen badugu hilabete horretako ‘tablet’-a denen artean zozketatuko dugu.

Beraz, badakizu: parte hartu, kontatu zerk egiten zaituen zoriontsu eta... zorte on!

“2015eko EGUTEGIA" LEHIAKETAREN OINARRIAK


Zein da zure erreakzioa?