Ekuadorrerako bidaia solidarioa egingo dute aurten 11 lagunek, LABORAL Kutxarekin eta Mundukiderekin
2019-07-23
Ekuadorrerako bidaia solidarioa egingo dute aurten 11 lagunek, LABORAL Kutxarekin eta Mundukiderekin
23 eta 30 urte bitarteko 11 gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
1400 baino gehiagok eman dute izena baina 11 lagunek soilik biziko dute Ekuadorreko Amazoniako bihotzean egitekoa den 20 eguneko abentura. Ez dugu zalantzarik urruneko errealitate horren ezagutzak munduaz duten ikuspegia aldarazteko balio izango diela.Bidaia eta jarduna Mundukide fundazioaren ikuskaritzapean eta elkarlanaz burutuko dira. Fundazioa MONDRAGON Korporazioko kidea da eta elkarlanean egindako lana sustatzen du Mozambiken, Brasilen, Kolonbian eta Etiopian, betiere ongizate-baldintzak hobetu eta gizarte-aurrerabidea jorratzeko asmoz.
LABORAL Kutxan pentsatzen dugu bidaia horiek gure bezero diren gazteak trebatzeko eta kontzientzia sozial handiagoa barneratzeko balio izango dutela, segurtasun osoa baitugu han ikasitakoak beraiengan ez ezik, beraien ingurune osoan ere izango duela inpaktua.
Bidaia hurbiletik jarraitu nahi baduzu, jarraitu #EkuadorLK2019 hashtaga sare sozialetan. Badakizu Twitterren, Facebooken eta Instagramen ere jarrai diezagukezula.
Zein da zure erreakzioa?