Elkarrizketak zikloaren bigarren topaketa: “Depresioa: atsekabea eta ikasketa”
2013-10-21
Elkarrizketak zikloaren bigarren topaketa: “Depresioa: atsekabea eta ikasketa”
Urriaren 24an, ostegunean, Laboral Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituzten Etika, Humanismoa eta Zientziari buruzko Elkarrizketen IV. edizioko bigarren topaketa egingo da. Ohi bezala, hitzordua 19:30etan izango da, Londres Hotelean.
“Depresioa: atsekabea eta ikasketa” topaketan 121 milioi pertsonari eragiten dien trastorno horri loturiko hainbat alderdi jorratzen dira. Osasunaren Mundu Erakunderen arabera 2020an ezintasun fisikoaren bigarren kausa izango da.
Alvaro Iruin doktoreak, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatra eta zuzendaria denak, bere lanbide-esperientziatik banakakoaren nahiz gizartearen problematika horri loturiko kausen, konponbideen eta beste alderdi batzuen gaineko ikuspuntua aztertu eta eskainiko du.
Eta bere esperientzia pertsonaletik, Javier Iriondok, “Donde tus sueños te lleven” best-sellerraren egileak, kontatuko digu nola arrakasta lortu ostean dena galdu zuen. Edateari ekin eta “infernu latza” bizi izan zuen, bizitzen jarraitzeko erabakia hartu zuen arte, antzeko egoeratan sufritzen dutenei laguntzeko.
Izena emateko
Elkarrizketak ziklorako sarrera doan da eta mundu guztiak du eztabaidetan parte hartzeko aukera. Halere, toki-arazoa dela eta, ezinbestekoa da aurretiaz joateko asmoa baieztatzea. Horretarako, antolakuntzarekin jarri behar da harremanetan, 943007359 telefono-zenbakira deituz (08:00etatik 14:00etara) edota posta elektronikoz bestela: elkarrizketak@komunikazioa.org.Zein da zure erreakzioa?