Emakumea bazara eta Gipuzkoan zure enpresa sortu nahi baduzu, Emekin da zure programa

Emakumea bazara eta Gipuzkoan zure enpresa sortu nahi baduzu, Emekin da zure programa

1 min.

Emakumea bazara eta Gipuzkoan zure enpresa sortu nahi baduzu, Emekin da zure programa

Emakumea zara eta Gipuzkoan enpresa bat sortzeko asmoa duzu? Anima zaitez! Emekinek zure ametsa egi bihurtzen lagunduko dizu.

Emekin-Emakume Ekintzailea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Sailaren, Euskadiko Kutxaren eta Aspegiren (Emakume Profesionalen eta Enpresarien Gipuzkoako Elkartearen) ekimena da, eta honako helburu hau du: Gipuzkoan emakumeek bultzaturiko enpresa-proiektuak sustatuz enplegua sortzea.

Hori dela eta, zure enpresa sortzeko prozesuan laguntza-sistema integrala eta pertsonalizatua izango duzu.

Horregatik, emakumea bazara eta Gipuzkoan zure enpresa sortu nahi baduzu, Emekin da zure programa.

Zer eskaintzen dizu Emekinek?

Ekiteko behar duzun laguntza aurkituko duzu Emekinen:
  • Aspegiko bulegoetan harrera-gunea eta doako telefonoa zure zalantzak argitzeko: 900701132.
  • Laguntza integral eta pertsonalizatua, genero ikuspegiaz, zure enpresa-ideia garatzeko.
  • Ekintzailetzaren Agenda Praktikoa.
  • Emekinen web orria, zure bidea egiteko behar duzun era guztietako informazioarekin.
  • Ekintzailetzarako gaitasunei buruzko tailerrak.
  • Enpresa-gaitasunetan prestakuntza teknikoa.
  • Enpresa bat sortzeko administrazio-prozesua erraztea.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko zerbitzuak.
  • Bideragarritasun-plana garatzea, genero ikuspegiarekin.
  • Enpresa-proiektuaren eta emakume ekintzailearen ezaugarriei eta beharrei egokituriko finantziazioa.
  • Sorturiko enpresa berriaren lehen urtean, jarraipena eta tutoretza.

14 enpresa berri

2007 urte amaieran ekin zion bideari Emekinek. Urte eta erdian, 112 emakume inguratu dira Emekinera, aholkularitza eske.  Emekini esker, horietako 50 beren enpresa-proiektua abian jartzeko lanean hasi dira.

Horietako hainbat proiektu enpresa bihurtu dira. 2007. urtearen amaieratik, 14 emakumek lortu dute beren enpresaren buru izatea, eta 30 enplegu berri sortu dituzte.

Hurrengoa izan nahi duzu? Informazioa nahi izanez gero, deitu 900701132 doako telefonora edo jarri harremanetan Emekinen web orriaren bitartez.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza