Eraikitze-bidean dauden etxebizitzetarako zubi-maileguak: kontuan hartu beharrekoak
2018-10-09
Eraikitze-bidean dauden etxebizitzetarako zubi-maileguak: kontuan hartu beharrekoak
Etxea erosteko asmotan al zabiltza? Agian ikusiko zenuen etxeak eraikitzen ari direla zure auzotik hurbil edo atsegin duzun lekuren batean. Beharbada dagoeneko bisitatu duzu etxebizitza pilotua eta gustatu zaizu; horrela bada, kontuak ateratzeko ordua da.
Zer da zubi-mailegua?
Zubi-mailegua finantzabide iragankorra da, berme pertsonalarekin gauzatu ohi dena, eta, eragiketaren arriskuaren arabera, eskatzaileak abal-emaileak behar ditu. Epe labur baterako kontratatu ohi da, normalean 18 eta 36 hilabete arteko aldirako, eta etxebizitza eskuratzean kontratatutako behin betiko hipoteka-mailegu batean subsumituta gelditzen da, zati bat edo osorik.Zertan datza?
Zubi-maileguak, normalean, berme pertsonala izaten du eta iragankorra da, behin betiko hipoteka-mailegua sinatu arte kontratatzen baita.Bi eratara amortiza daiteke:
- Beste edozein mailegu bezala, kuotaz kuota maileguan hartutako kapitala zatika itzuliz. Modu horretan, mailegua amaitzean etxebizitzaren % 20 ordainduta egongo da eta hipoteka-mailegua gainerako % 80a ordaintzeko eskatuko da. Horrela, errazagoa da behin betiko mailegua lortzea.
- Kuota bakoitzean interesak bakarrik ordainduta: kasu horretan ez da amortizatzen (itzultzen) maileguan hartutako kapitalik; hortaz, ondoren sinatuko den hipoteka-maileguak osorik hartuko du bere baitan zubi-mailegua. Horrelakoetan, 2 gauza hartu behar dira kontuan:
- Nahitaezkoa ez bada ere, etorkizunera begira oso komenigarria izan daiteke kapital-amortizazio aurreratuak
- Behin betiko hipoteka-mailegua etxebizitzaren balioaren % 100ekoa izango denez, litekeena da berme gehigarriak aurkeztu behar izatea. Abal-emaileak, esaterako. Gainera, maileguaren interes-tasa handiagoa izango da, eta, are gehiago, onartzeko zailtasunak egon daitezke.
Kontuan izatekoak eraikitze-bidean dagoen etxebizitza erosten bada
Eraikitze-bidean dagoen etxebizitza erostean neurri hauek hartzea komeni da, giltza eman aurretik eraikitzaileari kontura ordaintzeko orduan:- Finantza-erakunde baten abala eskatzea eraikitzaileari, eman diogun zenbatekoaren kontura; horrela, babestuta egongo ginateke enpresak kontratua beteko ez balu. Kontuan hartzeko neurria da hori, zubi-mailegua formalizatu ala ez.
- Zubi-mailegua mugaeguneratu baino lehen eratu behar da hipoteka-mailegua, aurrekoa osorik edo zati batean xurga dezakeena. Horretarako, 2 estrategia daude:
- Zubi-maileguaren muga-eguna etxebizitza emateko aurreikusitako data baino beranduago finkatzea.
- Penalizazioak adostea eraikitzailearekin, zubi-maileguaren interesengatiko gastua handitzea estaltzeko.
Eta zubi-maileguaren muga-eguna iristean oraindik etxebizitza eman ez badidate?
Eraikitzaileak etxebizitza atzerapenez ematen badu, eta zubi-mailegua muga-egunean amortizatzea aukeratu bada hipoteka-maileguak xurga dezan, lehenbailehen finantza-erakundera joatea izango da onena, egoera aztertu eta konponbidea bilatze aldera.Zein da zure erreakzioa?