Esaguzu zein den 2016an egin genituen publizitate-karteletatik gehien gustatzen zaizuna eta irabazi 100 euro

Esaguzu zein den 2016an egin genituen publizitate-karteletatik gehien gustatzen zaizuna eta irabazi 100 euro

2 min.

Esaguzu zein den 2016an egin genituen publizitate-karteletatik gehien gustatzen zaizuna eta irabazi 100 euro

Hau da kartel irabazlea!

cartel ganador / kartela irabazlea

Zozketaren irabazlea Maria Zalabarria Lancho izan da. Zorionak! Hau da hautatu zuen kartela: Seguros / Aseguruak 2

cartel votado / kartela bozkatuta

Lehen urratsa: sartu inprimakian. Bigarren urratsa: aukeratu kartel bat. Hirugarren urratsa: idatzi zure datuak. Ez duzu besterik egin behar 100 euroko opari-txartelaren zozketan parte hartzeko. Txartel hori Gift4Youn erabili ahal izango duzu, besteak beste, aisiako, gastronomiako edo modako era guztietako produktuak eskuratzeko. Blog honetan bertan emango dugu irabazlearen berri eta ondoren harremanetan jarriko gara berarekin. Jakin nahi dugu zer kartelekin asmatu dugun eta, jakina, hori esateko egokienak karteletako mezuen hartzaileak zarete.

Asko dituzu aukeratzeko

Gure bulegoetan ikusiko zenituen, ziur aski. Baita gure Facebookeko orrialdean edo web-orrialdean ere, gestioren bat egiten ari zinenean edo informazio bila ari zinenean. Agian, prentsa idatzian edo aldizkariren batean ikusiko zenuen. Baliteke honez gero baten bat gogoan izatea, eta, horrela ez bada, ikusi orduko ezagutuko duzu. Ahalegin handia jarri dugu guztietan, baina litekeena da batzuekin besteekin baino hobeto asmatu izana. Horregatik, zein atsegin duzun jakitea lagungarri izango zaigu, gero eta hobeto egiteko. Hori da kontua.

Izan ere, LABORAL Kutxa egiten dugunok egunero-egunero saiatzen gara eskaintzen dizugun zerbitzua hobetzen. Badakigu konfiantza ez dela eskatzen, baizik eta irabazten. Horretarako, efizienteak eta gardenak izan behar dugu, kalitaterik handiena eskaini behar dugu produktuetan, arretan eta zerbitzuetan, eta, jakina, gure irudi korporatiboaren, kanpoan eskaintzen dugun irudiaren, xehetasunik txikiena ere zaindu behar dugu.

Hortaz, esaguzu: noiz ibili gara helburu horretatik hurbilen? Aukeratu zure kartela eta izan zorte ona zozketan!


Zein da zure erreakzioa?