Eskuratu e-booka CLNet-ekin Nazioarteko Internet Egunean

Eskuratu e-booka CLNet-ekin Nazioarteko Internet Egunean

1 min.

Eskuratu e-booka CLNet-ekin Nazioarteko Internet Egunean

Maiatzaren 17a Nazioarteko Internet Eguna da, eta Euskadiko Kutxak zurekin batera ospatu nahi du. Horretarako, bost e-book zozketatuko ditugu hilaren 13tik 23ra bitartean (biak barne) Caja Laboral Net zerbitzuan sartu eta galdesorta betetzen duten gure bezero partikularren artean.

Zozketa notarioaren aurrean egingo da maiatzaren 17a, astelehena, igaro ondorengo astean. Ez dira zozketan sartuko Euskadiko Kutxako ordenagailuetatik egindako konexioak eta eragiketak.

Irabazleek saria jaso ahal izateko, euren izenak eta abizenak plazaratzeko baimena eman beharko diote Euskadiko Kutxari.

Oraindik ez al duzu CLNet erabili?

Oraindik ez bazara CLNet zerbitzuaren erabiltzaile, une aproposa da Euskadiko Kutxaren zure sukurtsalera etorri eta izena emateko. Internet Eguneko zozketan parte hartzeaz gain, Euskadiko Kutxaren urrutiko bankaren abantailen berri jasoko duzu. Banku-eragiketak azkar eta modu seguruan egin ahal izango dituzu, edonondik eta edozein ordutan: mugimenduak kontsultatu, transferentziak egin, mugikorra kargatu, baloreekin eragiketak burutu...


Zein da zure erreakzioa?