
Eskuratu MacBook Air bat, CLNetekin eta Bankaseguruekin
2013-04-05
Eskuratu MacBook Air bat, CLNetekin eta Bankaseguruekin
Ezagutzen duzu Bankaseguruak? Dakizunez, urtarriletik aurrera, bere sukurtsaletan bankako adituak eta aseguruetako adituak elkarrekin laneandituen lehen entitatea gara. Gaurtik aurrera, baina, CLNetetik, Euskadiko Kutxaren linea bidezko bankutik ere egin ditzakezu zeure aseguruei loturiko gestioak.
Zure online bankaren aseguruen atalean, zeure polizei buruzko informazioa kontsulta dezakezu (estaldurak, ordainagiriak...), zeure aseguruekin eragiketak egin ditzakezu (ezbehar-partea eman, helbideratzea aldatu...), zeure aseguruen kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jar zaitezke...
Era berean, etxe edo auto aseguruaren aurrekontua kalkulatu, eta gorde edota nahi duzun asegurua kontrata dezakezu. Eta maiatzaren 30era arte, aseguru-kalkulagailu hori erabiliz gero, ekainean zozketatuko dugun MacBook Air bat eskuratzeko aukera duzu.
Nola har daiteke parte Bankaseguruen zozketan?
CLNeteko kontuan sartu, etxe edo auto aseguruaren aurrekontua egin eta zure datu pertsonalekin gorde baino ez duzu egin behar, maiatzaren 30a baino lehen.CLNeten sartu ostean, ezkerreko menuan aseguruen eremurako sarbidea ikusiko duzu. Lehen begi-kolpean kontratatuta dituzun aseguru guztiak eta informazio interesgarri gehiago ikusiko dituzu. Gainera, zure etxe edo auto aseguruaren kostua kalkulatzeko aukera ere ikusiko duzu.
Interesatzen zaizun horretan klikatu ondoren, polizaren kostua kalkulatzeko datuak sartu ahal izango dituzu. Amaitu ondoren, zure datuekin gorde eta, automatikoki, MacBook Air baten eta 20 euroko 25 gasolina-txekeren zozketan sartuko zara.
Zozketan parte hartzeko ez da beharrezkoa asegurua kontratatzea; halere, nahi izanez gero, CLNeten bidez zuzenean egiteko aukera izango duzu.
Zein da zure erreakzioa?