Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak Bilbon

Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak Bilbon

3 min.

Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak Bilbon

[caption id="attachment_2779" align="alignleft" width="284" caption="Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketen aurkezpena: Pedro María Ugalde, Euskadiko Kutxako Lurralde Zuzendaria; Julen Ballestero, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Zuzendaria; Rafael Herrero, Basurtuko Ospitaleko Antolakuntza Zuzendariordea"]Presentación del ciclo Diálogos de Ética, Humanismo y Ciencia[/caption]

Asteazkenean, hilak 21, Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak hasiko dira, Basurtuko Ospitaleak eta Euskadiko Kutxak antolatuta. Aurten, Bilbon izango dira lehen aldiz. Gainontzeko eztabaida foroetan presentzia txikia izaten duten eta gizartearentzat interesgarriak diren gaurkotasuneko gaiak jorratzea da jardunaldi hauen helburua.

Bertan jorratuko diren gaietan adituak diren profesionalek eta gaiarekin lotutako esperientzia pertsonalak bizi dituzten norbanakoek parte hartuko dute. Jardun bakoitzaren ondoren, solaskide eta publikoaren arteko elkarrizketa egongo da eta nahi dutenek euren iritzia azaldu eta galderak egiteko aukera izango dute.

Lehen jardunaldia irailaren 21ean izango da, 19:30ean Alhóndigan. Malariaren prebentziorako lehen txerto sintetikoa asmatu zuen Manuel Elkin Patarroyok eta Javier Arístegui pediatra eta infektologoak parte hartuko dute "Zientziaren gizarte konpromisoa: malariaren txertoa adibide gisa" hitzaldian.

Zientziaren gizarte konpromisoa

Manuel Elkin Patarroyo kolonbiar zientzilari eta inmunologoak malariaren prebentzioako lehen txerto sintetikoa asmatu zuenean aberasteari uko egin eta Osasunerako Mundu Erakundeari eskaini zion. Erakutsi zuen giza kontzientzia horren ondorioz, gizateriaren ongiletzat dute askok eta 1994eko Asturiasko Printzea Saria ere jaso zuen.

"Zientziaren gizarte konpromisoa: malariaren txertoa adibide gisa" hitzaldian, konpromiso horrek gizartearen ongizaterako duen garrantzia azalduko du; izan ere, Patarroyok betebehartzat du, "behar eta interes publikoak norbanakoenen gainetik jarri behar direlako". Era berean, txerto sintetikoak egiteko metologia logiko, arrazional eskuragarri eta merkea aurkeztuko du, metodologia honek produkzio masiboa eta garraio erraza ahalbidetu eta kostuak murrizten baititu.

Javier Arísteguik  bideratuko du Patarroyoren jarduna. Arístegui, Basurtuko Ospitaleko pediatra eta infektologoa ez ezik, EHUko Medikuntza fakultateko irakasle ere bada, eta haurrentzako txertoei buruzko hainbat ikerketaren buru izan da.

Datozen elkarrizketak

Bigarren topaketa azaroaren 16an izango da: Gustavo Zerbino eta Ricardo Franco egoera larri eta kritikoei aurre egiteaz arituko dira. Izan ere, Gustavo Zerbino 1972an Andeetan izandako hegazkin istripuan bizirik atera zenetako bat da eta egoera hari aurre egiten lagundu zioten arau eta irizpideak azalduko ditu.

Ricardo Franco barneko medikua da Basurtuko Ospitalean. Horretaz gain, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako idazkari, aktore, musikari eta dantzaria ere bada.

Azkenik, hirugarren topaketa ere izango da, baina aurrerago emango dugu haren berri.

Izen-ematea

Mundu guztia dago gonbidatuta  eztabaida horietan parte hartzera eta sarrera doakoa da, baina garrantzi handikoa da aurrez lekua dagoela ziurtatzea.

Etorri nahi baduzue, antolatzaileekin harremanetan jartzeko nahi duzun bidea erabil dezakezue:

Bestelako informaziorik behar edo zalantzaren bat argitu nahi baduzue, ondoko telefonoetara dei dezakezue:
  • 699 73 11 64
  • 943 31 08 31.


Zein da zure erreakzioa?