Etxeko aseguruan, zer da edukia eta nola zenbatesten da haren balioa?
2018-04-03
Etxeko aseguruan, zer da edukia eta nola zenbatesten da haren balioa?
Duela aste batzuk etxeko aseguruari lotutako oinarrizko terminoetako bat izan genuen aipagai: edukitzailea; hau da, eraikineko egiturazko eta eraikuntzako elementuak. Aseguruen oinarrizko hiztegia hau osatzeko, gaurkoan edukia izango dugu hizketagai; alegia, etxebizitza barruan egon ohi diren gauza guztiak, aseguratutako pertsonarenak izan, etxebizitza horretan bizi ohi diren beste pertsonenak izan. Xehetasun handiagoz azalduko dizugu, etxeko edukia aseguratzen duzunean zer aseguratzen ari zaren jakin dezazun.
Altzariak bai, garajeak ez
Hasiera batean, etxe barruan dagoen guztia da edukia: altzariak eta etxeko tresna elektrikoak, ekipamendu elektronikoak, arropa, norberaren gauzak, etxeko arreoa… eta elikagaiak ere bai. Etxebizitza barruan dauden gauza guztiak, soil-soilik jabeek eta bertan bizi direnek eskura ditzaketenak eta etxebizitzaren komunitate berean (trastelekuetan, adibidez) daudenak. Hartara, giltzapean itxitako eremuetan dauden eta erabiltzaileak soilik erabiliko dituen ondasunak joko dira, soil-soilik, edukitzat. Horiek horrela, baldintza horiek betetzen ez dituzten garajeak hortik kanpo geldituko dira.Nola zenbatetsi edukiaren balioa?
Edukia ere estaltzen duen etxe-asegurua kontratatzen dugunean, logikoa da edukiaren balioa zenbatestea, horren menpe egongo baita ordaindu beharreko prima. Gure ondasunak merkatu-balioaren azpitik aseguratuz gero, kalte-ordainak ez ditu gastu guztiak estaliko («azpiasegurua» esaten zaio horri); eta, alderantziz, edukiaren benetako balioaren gainetik kalkulatuz gero, gehiago ordainduko dugu prestazio berdinaren truke («gainasegurua» esaten zaio).Edukiaren balio zehatza zenbatesteko, gure etxebizitzako gauzen inbentarioa egin dezakegu. Gure aholkua: eman pasealdi bat etxean eta aztertu egongela eta jangela, sukaldea, jaki-tokia (halakorik baduzu), logelak, komunak, harrera-gela, garajea eta trastelekuak, halakorik egonez gero. Pentsatu zer berreskuratu nahi izango zenukeen lapurretarik, suterik, uholderik edo beste ezbeharrik gertatuz gero: altzariak eta dekorazioko objektuak, objektu pertsonalak (bitxiak eta arropa, adibidez), etxetresna elektrikoak eta musika-ekipamendua, ekipamendu elektronikoak, argazkigintzako gauzak… Goitik behera jantzitako etxebizitzen kasuan, edukiaren balioa edukitzailearen balioaren % 30 ingurukoa izaten da.
Gogoan izan, objektu baten balioa kalkulatzeko, merkatuan objektu berri bat erosteko prezioa hartzen dela aintzat: haren bijartze-balioa.
Objekturik garestienen kasuan (bitxiak edo arte-lanak, esate baterako), birjartze-balioa are garrantzitsuagoa izango da. Komenigarria da, beraz, objektu horien argazkiak edo bideoak gordetzea eta, pieza berriak erosiz gero, aseguratzaileari horren berri ematea. Halakoetan, gerta daiteke konpainiak bere azterketa propioa egitea enpresak agindutako aditu baten eskutik. Aditu horrek, objektuen balioa ez ezik, beste gauza batzuk ere begiratuko ditu: objektuak gordetzeko kutxa gotorrik dagoen, etxean alarmarik dagoen edota leihoetan burdin sarerik dagoen.
Kalkulu erraza
Zaila dirudi, ezta? Ez kezkatu: aseguru-konpainiak edozein ezbeharri aurre egiteko prest daude eta estatistiketan oinarritutako zenbatekoak eskaintzen dituzte, etxebizitzaren, bertako biztanleen eta beste hainbat elementuren arabera. Eskuarki, etxea goitik behera hornituta badago, edukiaren balioa ez da izango edukitzailearen balioaren % 35 edo % 40 baino txikiagoa. Hau da, etxebizitza goitik behera berreraikitzeko 100.000 euro behar badira, edukiak 30.000 euro inguruko balioa izango du.Zalantzarik? Galderarik? Gogoan izan LABORAL Kutxan banka eta aseguruen eredu berezi-berezia dugula eta, horri esker, gure bezeroei zerbitzu integrala eskaini ahal diegula eta zeure beharrizan guztietan aholkatu zaitzakegula. Gure etxebizitza-aseguruen katalogoa zure zerbitzura dago eta gure entitatea, berriz, zure esanetara. Eskatu informazioa orrialdeko galde-sortaren bidez, eta emailez edo telefonoz erantzungo dizugu, zeuk nahiago duzun bezala.
Zein da zure erreakzioa?