Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean
2009-09-28
Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean
Badator Kilometroak 09. Igandean, urriak 4, milaka lagun bilduko dira Donostian, euskararen eta Zurriolako ikastolaren alde bat eginik. Urtero bezala, Euskadiko Kutxa ere Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da.
Duela 30 urte baino gehiago sortu zen Kilometroak: 1977an ospatu zen lehen aldiz, Beasainen. Urte horretan bertan sortu zen Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Ikastolen aldeko festaren arteko elkarlana.
Hasierako urte horietan kultura munduko pertsona batek - Aita Barandiaranek, esaterako- ematen zion Euskadiko Kutxaren txekea zegokion ikastolari.
[caption id="attachment_793" align="alignright" width="210" caption="Santi Lopez, Donostiako Sekundino Esnaola kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsaleko zuzendaria, eta Josebe Muguruza Kilometroak 2009ko koordinatzailea lankidetza-hitzarmena sinatzen"][/caption]
Euskara eta euskal kultura betidanik izan dira Euskadiko Kutxaren konpromisoaren lehen mailako helburu, eta ildo horretan, urtez urte mantendu du ikastolekin duen konpromisoa.
Ikastolen alde egiteko bide horretan, urteroko festetan parte hartzeaz gain, VISA Ikastolak txartela sortu zuen 1997an, euskararen eta ikastolen aldeko dirua bildu eta gizartea sentsibilizatzeko.
(H)ireki(n) mundura
Donostiako Zurriola Ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak, (h)ireki(n) mundura lelopean. Gizarteari euskara mundura zabaltzeko gonbitea egiten dion lelo bikoitza.Aurtengo ekitaldi honek hiru helburu nagusi ditu:
- Ikastolen proiektua gizarteratzea. Alde batetik, Zurriola ikastola eta Barandiaran lizeoaren artean landutako proiektu berria gizarteratzea, eta bestetik, Ikastolen mugimenduaren etengabeko lana gizartearen aurrean aldarrikatzea.
- Proiektu berria finantzatzeko lagungarri izatea. Proiektu berriak (Zurriola ikastola eta Barandiaran lizeoaren bat egiteak) hezkuntza-komunitatearen lan handia ez ezik, aurrekontu ekonomiko handia eskatzen du. Zama hori arindu eta proiektuaren obrak finantzatzen laguntzea du helburu aurtengo festak.
- Hezkuntza-komunitate berria proiektu berrian inplikatzeko elkarlana sustatzea. Bi ikastoletako hezkuntza-komunitateko kideak elkar gehiago ezagutzeko, ikastolako eguneroko jardunean parte hartzen ez duten hainbat eta hainbat guraso talde-lanean inplikatzeko, horiengan ilusioa piztu eta hurrengo urteetarako oinarri soziala mobilizatzen laguntzeko.
Zein da zure erreakzioa?