Euskadiko Kutxak eta Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu dute

Euskadiko Kutxak eta Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu dute

1 min.

Euskadiko Kutxak eta Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu dute

Euskadiko Kutxak eta Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehenengo eta bigarren liburukiak aurkeztu dituzte. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesarekin argitaratu ditu Akademiak. Hizkuntzaren ahozko aldaerak mapetan adierazteko egiten dira hizkuntza atlasak. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu.

1986an hasitako lana da eta Euskal Herri osoko ia 150 herritan egindako inkesta eta itaunen ondoren, Euskaltzaindiak 4.000 ordutik gorako grabazioak jaso ditu. Horrela, euskararen herri hizkerak bildu eta aztertuko dituen atlasa osatu dute. Guztiontzat baliagarri izango da; batik bat, gure ondarerik preziatuenaren testigantza bikaina delako eta euskara aztertu nahi duten ikerlarientzako lehengai ezin hobea delako.

Ez da gaurkoa Euskadiko Kutxak euskararekin eta euskal kulturarekin duen lotura sendo eta trinkoa. Gure eguneroko lanean eta eginkizunetan erabat barneratua dugu konpromiso hori.


Zein da zure erreakzioa?