Euskalgym: Nazioarteko XI. Gimnastika Gala zuzenean ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu

Euskalgym: Nazioarteko XI. Gimnastika Gala zuzenean ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu

1 min.

Euskalgym: Nazioarteko XI. Gimnastika Gala zuzenean ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu

Hauek dira irabazleak!
  • Tomas Vallejo Sánchez
  • Nuria Oña Gutierrez
Gogoko al duzu gimnastika? Kirol ikusgarri hori zuzenean ikusteko gogoa izan duzu Rioko olinpiar jokoen eta hango harrigarrizko erakustaldien ostean? Bada, horretarako aukera paregabea eskaintzen dizugu. Izan ere, Euskalgym Nazioarteko XI. Gimnastika Galarako bi sarrera bikoitz oparituko ditugu. Gasteizen izango da, urriko hirugarren asteburuan, 22an eta 23an.

Ikuskizun paregabea da. Bertan, munduko gimnastarik onenak ikusi ahal izango dituzu, giro ezin hobean. Hain zuzen, Gasteizen jaio zen Almudena Cid, olinpiar jokoetako lau finaletan parte hartu duen gimnasta bakarra.

Ezin duzu aukera hori galdu. Sarrerak lortzeko, inprimakia bete eta zorte pixka bat besterik ez duzu behar. Zozketan zure izena ateratzen bada, zurekin harremanetan jarriko gara eta esango dizugu nola lortu ditzakezun sarrerak.

Aurrerapen gisa, ekitaldiaren inguruko berri guztiak ikus ditzakezu Euskalgymen Twiterren, Instagramen eta Facebooken.

Zain gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?